Bizkaiko Batzar Nagusiek E3 Euskal Emakume Eskultoreak alkartearen "Eskultoreak hemen orain" erakusketea inaugurau dabe, euskal emakume artisten ikusgaitasuna bultzatzeko

  • Bizkaiko Batzar Nagusiek E3 Euskal Emakume Eskultoreak alkartearen

  • Erakusketa kolektiboak, arte garaikidearen bitartez narratiba kritiko barriak eta eraldaketa soziala aztertzen dituen 19 euskal eskultoreren lana biltzen dau
  • Erakusketea, Martiaren 8agaz, Emakumearen Nazinoarteko Egunagaz, erlazionautako Batzar Nagusien bardintasun arloko jardueren barruan dago. Herritarrentzako doako bisita gidau bi eta berbaldiak egongo dira martiaren 13an, 20an eta 27an
  • Izena emotea Enkarterrietako Museoaren webgunearen bitartez

Bilboko Hurtado de Amezaga kaleko 6. zenbakian dagoan Bizkaiko Batzar Nagusietako Erakusketa Aretoak, E3 Euskal Emakume Eskultoreak Alkartearen "Eskultoreak HEMEN ORAIN" erakusketa kolektiboa jasoko dau gaurtik aurrera. Proiektu artistiko honen helburua sortzaileen lana ikusarazotea da, betidanik maskulinizauta egon dan ingurunean, eta gaur egungo artearen irakurketa kritikoa proponidutea, erresistentziarako eta hausnarketarako gune lez. Maiatzaren 8a, Emakumearen Nazinoarteko Eguna, ospatzeko egun gitxi falta dirala heldu da Bizkaiko Batzar Nagusietara.

Edegiera ekitaldian, Ana Otadui Biteri Bizkaiko Batzar Nagusietako lehendakariak, kulturan bardintasuna sustatzeko erakundeen arteko lankidetzaren garrantzia azpimarratu dau. "Harro egoteko modukoa da Batzar Nagusientzat emakumeen kolektibo honi ateak zabaltzea, euren talentu eta ausardiagaz, arauzko diskurtsoei aurre egiten deutselako eta begirada barritu eta askotarikoakaz gure ondarea aberasten dabelako", adierazo dau. Otaduiren berbetan, erakusketa hau kalidade teknikoaren erakusgarri izateaz gan, betidanik isilarazo diran subjektibotasun eta narratibak ikusarazoteko konpromisoa be bada. Protagonistek zalantzan jarri eta zabaldu egiten dabe artearen kanon maskulinizau hori, "begirada propiotik, sakon errotuta dagozan inertzia patriarkalei aurre eginez", gehitu dau.

Segidu irakurten


  • DataMartxoak 3
  • Gaia Ikusizko arteak