Donostia Zinemaldiaren zuzendari posturako lehiaketa publikoa gaur hasiko da

  • Donostia Zinemaldiaren zuzendari posturako lehiaketa publikoa gaur hasiko da

Donostia Zinemaldiaren administrazio-kontseiluak —Donostiako Udalak, Gipuzkoako Foru Aldundiak, Eusko Jaurlaritzak eta Espainiako gobernuaren Kultura Ministerioak osatzen dute— gaur, asteazkena, martxoak 4, zinema-jaialdiaren zuzendari posturako lehiaketa publikoa abiarazi du.

Batea hautaketa eta headhunting-ean espezializatutako giza baliabideen arloko aholkularitza-enpresak kudeatuko du egungo 2026ko abenduaren 31n kargua utziko duen zuzendaria ordezteko prozesua. Oinarrietan zehazten denaren arabera, goi-mailako unibertsitate-titulua, ingeles-maila handia eta euskaraz nahiz gaztelaniaz komunikatzeko gaitasuna dituen pertsona bat haututako da. Orobat, frantsesa jakitea ere balioetsiko da. Eskatzen da lanbide-esperientzia izatea ikus-entzunezkoen eta sormenaren arloko erreferentziazko antolakundeen zuzendaritzan, batik bat zinema-jaialdien arloan, baita beste trebetasun batzuk izatea ere, hala nola lidergo-gaitasuna, taldeen kudeaketa, negoziazioa eta komunikazioa, eta, halaber, finantza- eta aurrekontu-ezagutzak izatea.

Hautagaiek euren curriculum vitaea bidali beharko dute, eta aurkezpen-gutun bat ere bai, gehienez bi orrikoa, postua eskuratzeko motibazioa, ikuspegi estrategikoa eta proiektuari egingo dioten ekarpena adierazita. Izena emateko, Batearen webguneko inprimakia bete beharko da.

Lanpostuaren deialdiaren iragarkia Gipuzkoako Aldizkari Ofizialean, Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian eta Estatuko Aldizkari Ofizialean argitaratuko da, bai eta Zinemaldiaren gardentasun-atarian ere.

Iragarkia (PDF)


  • DataMartxoak 4
  • Gaia Ikus-entzunezkoa