"Ernestina de Champourcín" Poesia Lehiaketa 2026

"Ernestina de Champourcín" Poesia Lehiaketaren 36. edizioaren helburua da aparteko kalitateko poesia lan original eta argitaratu gabeak saritzea. Lan horiek Euskal Autonomia Erkidegoko edozein hizkuntza ofizialetan idatzita egon daitezke. Horretarako, bi hizkuntza modalitate ezarri dira: euskara eta gaztelania. Lan bakoitza bi modalitate hauetako bakar batean baino ezin da aurkeztu.

Lanen ezaugarriak

Poema sortek originalak eta argitaratu gabeak (ez inprimaturik, ez digitalik) izan behar dute. Ez da onartuko pertsona batek baino gehiagok idatzitako lanik. 500 bertso izan behar dituzte gutxienez eta 700 gehienez, inprenta tipografiaz idatziak (arial 12 edo antzekoa), tarte bikoitzean, eta egileak askatasun osoa izango du estrofei, neurriari eta errimari dagokienez.

Euskararen hizkuntza-modalitatera aurkezten diren lanek euskaraz idatzita egon beharko dute jatorriz.

Gaztelaniaren hizkuntza-modalitatera aurkezten diren lanek gaztelaniaz idatzita egon beharko dute jatorriz.


Laburrean

  • Epea 2026(e)ko Martxoak 5(e)tik 2026(e)ko Ekainak 10(e)ra
  • EntitateaArabako Foru Aldundia
  • AtalaKultura eta Kirol Saila
  • Deialdi-motaSariak eta lehiaketak
  • SektoreaLiteratura
  • JardueraSorkuntza
  • Deialdia OINARRIAK

Fitxa honen asmoa informazioa ematea baino ez da, eta ezin da, inola ere, indarrean dagoen lege-testuaren ordezkotzat hartu. Kulturklikek edukia eguneratzeko eta zuzentzeko eskubidea du, eta ez du horren inguruko erantzukizunik hartuko bere gain.