Bizkaiak Europako museo?ekitaldirik ospetsuena hartuko du 2026ko ekainaren 10etik 14ra: European Museum of the Year Awards (EMYA) kongresua eta sari-banaketa ekitaldia. Euskararen Etxea —Europako Kontseiluaren 2025eko Museoen Saria jaso duen erakundea— izango da nazioarteko topaketa honen anfitrioia. Euskararen Etxeak eta Europako Museoen Foroak elkarlanean antolatutako kongresua Museoen sektoreko profesionalentzako eta kultur eragileentzako hiru eguneko biltzarra izango da.
Europako hainbat museoen ordezkari batuko dituen hitzordu hau Euskararen Etxean hasiko du egitaraua eta ondoren Kongresua Euskalduna Jauregian egingo da, eta sari?banaketa ekitaldia Guggenheim Bilbao Museoan egingo da; era berean, parte?hartzaileek Bizkaiko eta Bilboko zenbait museo eta eskualde ezagutzeko aukera izango dute.
EMYA 2026 sarietarako izendatutako 17 herrialdetako 34 museok beren lorpenak aurkeztuko dituzte Bilbon. Ekitaldiak, besteak beste, etorkizunera begirako estrategiak garatzea du helburu, egungo erronkei erantzuteko eta elkarrizketarako eta hezkuntzarako espazioak sortzeko, komunitateetan eta komunitateentzat.
Gaur aurkeztu dira prentsaurrekoan kongresuaren egitaraua eta irudia. Bertan izan dira Euskara, Kultura eta Kirol diputatua Leixuri Arrizabalaga eta Euskararen Etxeko zuzendari Iurdana Acasuso. Prentsaurrekoan Amina Krvavac, Europako Museoen Foroko presidenteak, bidalitako mezua ere eman da ezagutzera.