Gasteizko Udaleko Kultura Zerbitzua hasi da Gasteizko Jaietako 2026ko programazioa osatzen. Egun horietan Falerina Lorategiko eskenatokia Gasteizko musika taldeentzako erakuslehio bihurtzen da.
Hirian bada aspaldi ezagutzen ditugun musika talde ugari, baina beste berri asko sortu dira azken urteotan. Horregatik, Gasteizko musika taldeen (berrien, zein zaharren) informazio eguneratua izatea da deialdi honen helburua.
Parte hartzeko baldintzak
Behin epea amaituta, Kultura Zerbitzuak hamar taldeak hautatuko ditu eta datu-basea gordeko du beste urte edota programazio batzuetarako. Aukeraketa egingo da aurrekontua, estilo aniztasuna eta hizkuntza- eta berdintasun-irizpideen arabera.
Fitxa honen asmoa informazioa ematea baino ez da, eta ezin da, inola ere, indarrean dagoen lege-testuaren ordezkotzat hartu. Kulturklikek edukia eguneratzeko eta zuzentzeko eskubidea du, eta ez du horren inguruko erantzukizunik hartuko bere gain.