Deialdi honen xedea da banakako ikerketa bekak ematea, 2026ko ekitaldian garatzekoak, Arabako Artxiboko eta Dokumentuak Kudeatzeko Zerbitzuan gordetako dokumentu iturriei buruzko ikerketa proiektuak bultzatzeko, haien ezagutza hobetzeko eta haien erabilera zientifikoa eta akademikoa bultzatzeko tresna gisa.
Arabako Artxiboko eta Dokumentuak Kudeatzeko Zerbitzuan gordetako dokumentu iturriei buruzko azterlanak helburu dituzten ikerketa proiektuek jaso ahal izango dituzte bekak; hain zuzen ere, 2026ko ekitaldirako beka deialdi hau xede duten ikerketa proiektuek, hala nola:
a) Arabari buruzko azterlan demografikoak egiteko dokumentu iturriak.
b) Arabako landa eta hiri aberastasuna aztertzeko dokumentu iturriak.
c) Arabako dokumentu iturri desagertuak.
d) Arabako gobernuaren eta administrazioaren bilakaera instituzionala.
e) Arabako artea eta kultura aztertzeko dokumentu iturriak.
f) Arabako hirigintzaaztertzeko dokumentu iturriak (kartografikoak barne).
g) Arabako eguneroko bizitza, jaiak eta herritarren erlijiotasuna aztertzeko dokumentu iturriak.
Deialdia (PDF)
Fitxa honen asmoa informazioa ematea baino ez da, eta ezin da, inola ere, indarrean dagoen lege-testuaren ordezkotzat hartu. Kulturklikek edukia eguneratzeko eta zuzentzeko eskubidea du, eta ez du horren inguruko erantzukizunik hartuko bere gain.