Dantzalabearen egonaldi artistikoak sorkuntza bultzatzeko eta Bizkaiko eta beste lurralde batzuetako dantzaren sare profesionala sendotzen laguntzeko sortu dira.
Deialdi honetan, Oihana Varela dantza sortzaile, zuzendari eta ikertzaileak, Andrés Beladiez zuzendari eta antzerkigileak eta Sonia Camara Barakaldo Antzokiko zuzendariak osatutako balorazio batzordeak proiektu hauek hautatu ditu:
- Aitzol Iraolaren (Zirriborro Proiektua) "Désir", Bizkaiko artista/konpainia berrientzako sorkuntza egonaldiaren kategorian.
- Natalia Navarroren (Navir Danza) "A cuatro", beste lurraldeetako artista/konpainia berrientzako sorkuntza egonaldiaren kategorian.
- Denis Martinez Roqueren (Aldaketa Dantza Konpainia) "Oniria", Bizkaiko artista/konpainia finkatuentzako sorkuntza egonaldiaren kategorian.
- LaCerdaren "Fiebre", beste lurraldeetako artista/konpainia finkatuentzako sorkuntza egonaldiaren kategorian.
Jarraitu irakurtzen