BBK Mendi Film Bilbao-Bizkaia 2026: sail ofizialean izena emateko deialdia

  • BBK Mendi Film Bilbao-Bizkaia 2026: sail ofizialean izena emateko deialdia

BBK Mendi Film Bilbao-Bizkaia (MENDI FILM) jaialdiaren 19. edizioa aurrez aurre egingo da Bilbon 2026ko abenduaren 4tik 13ra.

Mendiarekin erlazionatuta dauden gaiak jorratzen dituzten filmek parte hartu ahal izango dute: alpinismoa, eskalada, abentura eta mendi kirolak, eskia, muturreko kirolak, ekologia, ingurumena, etnografia...

2024ko urtarrilaren 1etik aurrera ekoitzitako lanek baino ezin izango dute parte hartu edizio honetan.

Parte-hartzaile bakoitzak film bat baino gehiago aurkeztu ahal izango ditu, eta haietako bakoitzari dagokion izena emateko inprimakia betetzea ezinbesteko baldintza da.

2026ko BBK Mendi Film Bilbao-Bizkaian izena emateko epea 2026ko apirilaren 1ean hasiko da eta irailaren 5ean itxiko da.

Izena emateko bi aukera daude, eta batean zein bestean eskatzen den materiala erantsi behar da: Webgunean dagoen inprimakia online betez (www.mendifilmfestival.com) edo International Alliance for Mountain Film elkargoko jaialdien izen-emate bateratuaren bidez (https://www.mountainfilmalliance.org/multi-submission-form/).


Laburrean

  • Epea 2026(e)ko Apirilak 1(e)tik 2026(e)ko Irailak 5(e)ra
  • EntitateaMendi Film Festival Kultur Elkartea
  • Deialdi-motaSariak eta lehiaketak
  • SektoreaIkus-entzunezkoa
  • JardueraSorkuntza, Erakusketa eta programazioa
  • Deialdia OINARRIAK

Fitxa honen asmoa informazioa ematea baino ez da, eta ezin da, inola ere, indarrean dagoen lege-testuaren ordezkotzat hartu. Kulturklikek edukia eguneratzeko eta zuzentzeko eskubidea du, eta ez du horren inguruko erantzukizunik hartuko bere gain.