ZINEBI 2026 - Bilboko Dokumentalen eta Film Laburren Nazioarteko Jaialdiaren 68. edizioa: izen-ematea

  • ZINEBI 2026 - Bilboko Dokumentalen eta Film Laburren Nazioarteko Jaialdiaren 68. edizioa: izen-ematea

ZINEBI zinema dokumentalaren eta film laburren Espainiako jaialdi zaharrena da, eta FIAPFen etengabeko aintzatespena izan du 1974tik.

67 ediziotan zehar, Bilbo mundu osoko zinemagile sortu berrien topagune izan da.

Aurten 68. edizioa egingo da, 2026ko azaroaren 20tik 27ra.

Mundu osoko zinemagileak gonbidatuta daude beren film laburrak —dokumentala, fikzioa eta animazioa— Nazioarteko Lehiaketara aurkeztera, jaialdiaren muina eta nazioarteko proiekzioa duen plataforma sendoa baita.

Jaialdiak lehentasuna ematen die mundu mailako, nazioarteko edo Europako estreinaldi gisa aurkez daitezkeen obrei.

PARTE HARTZEKO BALDINTZAK

  • Izena emateko datak: 2026ko apirilaren 6tik uztailaren 1era.
  • Gehieneko iraupena: 30 minutu.
  • Produkzioa: 2025 edo 2026an egindako obrak.
  • Baldintza: ezin dira ZINEBIren aurreko edizioetan aurkeztutako obrak izan.

Euskal Autonomia Erkidegoan edo Espainiako Estatuan produzitutako film laburrak Estatu mailako estreinaldi izan beharko dira Sail Ofizialean sartu ahal izateko.

Kontsultatu araudi osoa (PDF)

Euskal film laburrak

Nazioarteko Lehiaketan parte hartzen duten euskal filmez gain, izena eman duten obrak Bertoko Begiradak sailean programatu ahal izango dira, bertan euskal film labur egin berrien aukeraketa zabal bat eskaintzen baita.

Estatuko film laburrak

Nazioarteko Lehiaketan parte hartzen duten espainiar filmez gain, izena eman duten obrak Spain Shorts sailean programatu ahal izango dira, bertan espainiar film labur egin berrien aukeraketa adierazgarri bat eskaintzen baita.

IZENA EMATEA

Aurkeztu zure filma FilmFreeway bidez: https://filmfreeway.com/ZINEBI

zinebi.eus

Laburrean

  • Epea 2026(e)ko Apirilak 6(e)tik 2026(e)ko Uztailak 1(e)ra
  • EntitateaZINEBI
  • Deialdi-motaSariak eta lehiaketak
  • SektoreaIkus-entzunezkoa
  • JardueraSorkuntza, Erakusketa eta programazioa
  • Deialdia OINARRIAK

Fitxa honen asmoa informazioa ematea baino ez da, eta ezin da, inola ere, indarrean dagoen lege-testuaren ordezkotzat hartu. Kulturklikek edukia eguneratzeko eta zuzentzeko eskubidea du, eta ez du horren inguruko erantzukizunik hartuko bere gain.