Bueltan da Zabaliburu Liburu eta Irakurketa Jaialdia, eta aurtengoa 5. edizioa izango da. Oraingoan, programazio osoaren haria liburuekiko maitasuna izango da. Programazioa apirilaren 13tik 23ra egingo da, askotariko jarduerekin, eta azoka egingo da hilaren 18an, larunbatean. Zabaliburu saria Elena Odriozola ilustratzaileari emango diote edizio honetan, bere ibilbide luzea aitortzeko.
"Amores libros-Irakurmindu zaitez" da Zabalgana gizarte-etxeak eta Zabaliburu auzoko elkarteak antolatutako jaialdiaren, Zabaliburu 2026ren, leloa. "Liburuekiko maitasuna eta pertsona askoren bizitzan zein garrantzitsuak diren nabarmendu nahi izan dugu", laburbildu du Miren Fernández de Landa Gobernu Irekiaren eta Gizarte Etxeen zinegotziak, eta jaialdiaren bultzatzaile Zabaliburu kolektiboarekin izandako lankidetza garrantzitsua nabarmendu du.