Laguntza hauek dantza profesionalaren eremuko sorkuntza-proiektuak laguntzeko dira.
Deialdi honen ondorioetarako, diruz lagundu ahal izango dira sorkuntzaren arloko ikerketa teoriko eta praktikoko prozesu, baliabide edo jarduera zehatzak jasotzen dituzten proiektuak, gogoeta, posizionamendu eta estrategiak garatzera bideratuak, bai eta zuzenean edo zeharka etorkizuneko ekoizpen eszenikoko proiektuetan erabil daitezkeen eduki praktiko eta erabakitzaileak ere.
Fitxa honen asmoa informazioa ematea baino ez da, eta ezin da, inola ere, indarrean dagoen lege-testuaren ordezkotzat hartu. Kulturklikek edukia eguneratzeko eta zuzentzeko eskubidea du, eta ez du horren inguruko erantzukizunik hartuko bere gain.