2026ko Aste Nagusiko "Bilbao Metal Pop-Rock" erakustaldia: izen-ematea

  • 2026ko Aste Nagusiko

Bilboko Udalak abian jarri du "BILBAO METAL POP ROCK" erakusketaren edizio berria, Aste Nagusiko musika-programazioaren barruan sendotutako erakusleihoa, tokiko talentua bultzatzeko helburua duena. Bere 38 edizioetan, Bilboko eta Bizkaiko 600 talde eta/edo bakarlari inguru atera dira aurrera erakustaldiari esker.

Izena emateko epea apirilaren 16an (osteguna) zabalduko da, 10:00etatik aurrera, eta maiatzaren 16an, zapatua, itxiko da, 23:59etan.

Izena ematea Bilboko Udalaren webgunean egingo da soilik: www.bilbao.eus  helbidean, eta bertan kontsultatu ahal izango dira oinarriak ere. Parte hartu nahi duten bakarlari eta taldeek Bizkaiko egoiliarrak izan behar dute edo gutxienez taldekide batek lurralde historikoan errondatuta egon behar du.

Erakusketak berriz ere genero ugariri irekita egongo da: Metal, Pop, Rock, Folk, Rap, Hip Hop, Elektronika... Jazz-a izan ezik. Aniztasuna sustatzen jarraitzeko asmoz, Epaimahaiak bereziki baloratuko ditu emakumeen presentzia duten taldeak eta euskarazko abestiak  aurkezten dituztenak.

Parte hartu ahal izateko, online inprimaki bat bete eta honako hauek erantsi beharko dira:

  • 4 abesti original (gutxienez 3), mp3 edo wav formatuan
  • Taldearen edo artistaren argazki bat (jpg, bmp edo png formatuan)
  • Taldearen edo artistaren ibilbide musikala (doc, docx edo pdf formatuan)

Hautatutako taldeek zuzenean joko dute Bilborock aretoan Bilboko Aste Nagusian.

Kontzertu bakoitzak 45 minutuko iraupena izango du (gehienez 50 minutu), eta gehienez bi bertsio edo moldaketa jo ahal izango dira saio bakoitzean.

Kazetari eta musika-aditu profesionalek osatutako Epaimahaiak 15 proposamen  aukeratuko ditu, eta horiei Villasound 2026 lehiaketako Aste Nagusiaren Saria irabazten duen taldea gehituko zaie. Kontzertuak egunero bi emanalditan izango dira: 20:00etan eta 21:00etan.


Laburrean

  • Epea 2026(e)ko Apirilak 16(e)tik 2026(e)ko Maiatzak 16(e)ra
  • EntitateaBilboko Udala
  • Deialdi-motaParte-hartzerako deialdia
  • SektoreaMusika
  • JardueraErakusketa eta programazioa
  • Deialdia OINARRIAK

Fitxa honen asmoa informazioa ematea baino ez da, eta ezin da, inola ere, indarrean dagoen lege-testuaren ordezkotzat hartu. Kulturklikek edukia eguneratzeko eta zuzentzeko eskubidea du, eta ez du horren inguruko erantzukizunik hartuko bere gain.