Egonaldi-deialdia: Hospitalfield - Glasgow Sculpture Studios 2026

  • Egonaldi-deialdia: Hospitalfield - Glasgow Sculpture Studios 2026

Deialdi honen helburua da egonaldi artistiko bat egitea Arbroatheko Hospitalfield eta Glasgoweko Glasgow Sculpture Studios erakundeetan (biak ala biak Eskozian). Programa Etxepare Euskal Institutuarekin Eta Bristish Councilekin lankidetzan garatuko da.

Deialdia Euskadin (Euskal Autonomia Erkidegoa, EAE), Nafarroan eta Iparralden jarduten diren artistentzat da, baldin eta Eskozian testuinguru artistiko berriak aztertzeko eta jardun artistikoa garatu bitartean ibilbide artistikoa zabaldu nahi baldin badute. Bereziki baloratuko dira eskulturan oinarritutako proiektuak.

Egonaldiak lau aste iraungo ditu, eta, 6. klausulan adierazten den moduan, espazioa, testuingurua eta denbora eskainiko dizkio artistara, proiektu artistiko bat gara dezan. 2026ko abuztuaren 31 eta irailaren 28 bitartean egingo da. Egonaldiak bi zati izango ditu: aukeratutako artistak bi aste emango ditu Hospitalfield-en, Arbroath (Abuztuak 31 - Irailak 14), eta bi aste emango ditu Glasgow Sculpture Studios-en, Glasgow (Irailak 14 - Irailak 28).

Aurkeztutako eskaera guztien artean proiektu bat aukeratuko da.


Laburrean

  • Izena emateko epea 2026(e)ko Apirilak 20(e)tik 2026(e)ko Ekainak 1(e)ra
  • EntitateaHospitalfield, Glasgow Sculpture Studios, Tabakalera
  • Deialdi-motaEgonaldiak eta mentoring-a
  • Egonalidaren lekuaNazioartea
  • Egonalidaren iraupenaLau aste (2026ko abuztuaren 31 eta irailaren 28a bitartean)
  • SektoreaIkusizko arteak
  • JardueraSorkuntza
  • Deialdia OINARRIAK

Fitxa honen asmoa informazioa ematea baino ez da, eta ezin da, inola ere, indarrean dagoen lege-testuaren ordezkotzat hartu. Kulturklikek edukia eguneratzeko eta zuzentzeko eskubidea du, eta ez du horren inguruko erantzukizunik hartuko bere gain.