Gasteiz izango da Arte Eszenikoen eta Musikaren Inklusioari buruzko Jardunaldien 18. edizioaren egoitza 2027an

  • Gasteiz izango da Arte Eszenikoen eta Musikaren Inklusioari buruzko Jardunaldien 18. edizioaren egoitza 2027an

  • Arte Eszenikoen eta Musikaren Institutu Nazionalak (INAEM) antolatuta, aniztasuna eta irisgarritasun kulturala sustatzeko urteko erreferentea dira

Gaur, apirilak 24, Tenerifeko Auditorioan, Arte Eszenikoen eta Musikaren Institutu Nazionalak (INAEM) duela 17 urtetik antolatzen dituen Arte Eszenikoen eta Musikaren Inklusio Jardunaldien 17. edizioa itxi dute. Hain zuzen ere, jardunaldi horietan iragarri dute Vitoria-Gasteiz izango dela 18. edizioa hartuko duen hiria.

Kultura eta Hezkuntza Sailak ilusio handiz hartu du erronka hau: "jardunaldi hauek hartzea aukera bikaina da, hirian eragingo duen inpaktu handiagatik, begirada eraldatzaile, berritzaile eta irekia emanez. Denbora eta espazio jakin batean egindako ekimena da eta, bertan, esperientziak partekatzen dira, jardunbideak ikusarazten dira, profesionalen arteko topaketak sortzen dira eta arte eszenikoen eta musikaren sektore osoa inklusioaren inguruan sentsibilizatzen laguntzen da", ziurtatu du arloko zinegotzi Sonia Díaz de Corcuerak.

Azken urteotan testuingurua nabarmen aldatu da, hausnarketarako sareak eta espazioak ugaritu egin dira antzeko helburuekin, eta jardunbide inklusiboek eta komunitarioek bidea egin dute. Horrela, gai horiekiko sentsibilitatea pixkanaka txertatu da kultura-politiketan eta programazioetan. Eta, agertoki horretan, Gasteizek 18. edizioa hartuko du datorren urtean, gai horri buruz hausnartzen jarraitzeko.

Jarraitu irakurtzen


  • DataApirilak 24
  • Gaia Arte eszenikoak