Kutxa Fundazioa-Gordailua Beka 2026

  • Kutxa Fundazioa-Gordailua Beka 2026

  • Kutxa Fundazioa-Gordailua Bekaren bostgarren edizioa, 30.000 euro eta 12.000 franko suitzarrez hornitua, jarri dute abian Kutxa Fundazioak eta Gipuzkoako Foru Aldundiak, Suitzako Museo Nazionalaren Bildumen Zentroarekin lankidetzan
  • Eskatzeko epea 2026ko apirilaren 27tik maiatzaren 18ra arte da

Kutxa Fundazioaren eta Gipuzkoako Foru Aldundiaren arteko lankidetza-hitzarmenaren esparruan, Kutxa Fundazioa-Gordailua Bekaren bostgarren edizioa sortu da, Kontserbazioan espezializatutako profesionalentzat.

Bekaren helburua kontserbazio- eta zaharberritze-arloko prestakuntza eta ikerketa sustatzea da, kultura-ondasunak eta Arte Ederrak zaintzeko parametro jasangarriak aplikatzeari garrantzi berezia emanez. Horretarako, Kutxa Fundazioa eta Gipuzkoako Foru Aldundia elkarlanean ari dira Suitzako Museo Nazionalaren Bildumen Zentroarekin, arlo horretan erreferente bat baita Europan.

Beka honek Gordailuaren nazioartekotzea indartzen du, Europako beste kontserbazio-zentro batzuekiko harremanak sendotuz, orain arte egindako bisita instituzionaletatik haratago.

Programak hiru fase ditu:

1. Hasierako egonaldia (3 hilabete) Gordailuan, Gipuzkoako Foru Aldundiaren ondare-bildumen zentroan (Irun), bertako metodologiak ezagutzeko eta garatu beharreko proiektua zehazteko.

2. Tarteko egonaldia (6 hilabete) Suitzako Museo Nazionalaren Bildumen Zentroan (Affoltern am Albis), proiektuaren lehen zatia han egiteko.

3. Azken egonaldia (10 hilabete) Gordailura itzulita, non atzerrian lortutako ezaupideak aplikatuko diren kontserbazio eta zaharberritze arloan jasangarritasuna helburu duen proiektu jakin batean.

Proiektuaren gaia bekadunaren, Kutxa Fundazioaren, Gordailuaren eta Suitzako Museo Nazionalak Affoltern am Albis-en duen Bildumen Zentroaren artean adostuko da.

Proiektuaren ildo estrategikoak

Beka honetan garatutako proiektuak ildo estrategiko hauetakoren batean sartuko dira:

Kultura-ondasunak garraiatu, biltegiratu eta erakusteko egokitu edo prestatzerakoan jasangarritasuna.

Kontserbazio- eta zaharberritze-lanei aplikatutako material eta teknika jasangarriak ikertzea.

Artelanen kontserbazioaren kudeaketa jasangarrian berrikuntza.


Laburrean

  • Epea 2026(e)ko Apirilak 27(e)tik 2026(e)ko Maiatzak 18(e)ra
  • EntitateaKutxa Fundazioa, Gipuzkoako Foru Aldundia
  • Deialdi-motaBekak
  • SektoreaOndarea
  • Deialdia OINARRIAK

Fitxa honen asmoa informazioa ematea baino ez da, eta ezin da, inola ere, indarrean dagoen lege-testuaren ordezkotzat hartu. Kulturklikek edukia eguneratzeko eta zuzentzeko eskubidea du, eta ez du horren inguruko erantzukizunik hartuko bere gain.