Maialen Beloki izango da Donostia Zinemaldiaren zuzendaria 2027tik aurrera

  • Maialen Beloki izango da Donostia Zinemaldiaren zuzendaria 2027tik aurrera

  • Zinemaldiaren Administrazio Kontseiluak aho batez aukeratu du Beloki, José Luis Rebordinosen ondorengo gisa lehiaketa publiko bidez

Maialen Beloki (Donostia, 1983) Donostia Zinemaldiko zuzendaria izango da 2027ko urtarriletik aurrera. Hala erabaki du gaur erakundearen Administrazio Kontseiluak (Donostiako Udala, Gipuzkoako Foru Aldundia, Eusko Jaurlaritza eta Espainiako Gobernuaren Kultura Ministerioa).

Gaur arratsaldean Donostian egindako ezohiko bilera batean Kontseiluak aho batez hartutako erabakia martxoaren 4an José Luis Rebordinos ordezkatuko duen pertsona izendatzeko deitutako lehiaketa publikoaren emaitza da. Rebordinos 2011z geroztik da Zinemaldiko zuzendaria eta 2026ko abenduaren 31n utziko du kargua. Beloki Zinemaldiko zuzendariordeetako bat da 2016az geroztik.

Batea hautaketa eta headhuntingean espezializatutako giza baliabideen arloko aholkularitza-enpresak kudeatu du prozesua.

Jarraitu irakurtzen


  • DataApirilak 27
  • Gaia Ikus-entzunezkoa