"EAEko kultura-programazioaren azterketa. 2026ko lehen hiruhilekoa"


2026ko urtarrilaren 1etik martxoaren 31ra bitartean EAEko kultura-programazioaren egoera zein izan den aurkezten du txosten honek.

Bi ataletan banatuta dago azterketa. Batetik, kultura-programazioaren egoera erakusten da bere osotasunean, hizkuntzaren eta ekitaldi-mota nagusien arabera, eta 2025eko epealdi bereko datuekin alderatuta. Bestetik, bost kultura-esparru zehatzen programazioaren errealitatean sakontzen da: Musika, Antzerkia, Dantza, Bertsolaritza eta Erakusketak.

Azterketa egiteko informazio-iturria Kulturklik ataria izan da.


  • Urtea2026
  • Gaia Ikusizko arteak, Arte eszenikoak, Musika
  • ArgitalpenaIRAKURRI