Donostiako Orfeoiak eta Euskal Herriko Unibertsitateak (EHU) Donostiako Orfeoia-EHUren XXV. saria ospatzeko ekitaldia egingo dute uztailaren 10ean, ostirala, 17:00tan, Donostiako Miramar Jauregian, EHUko Uda Ikastaroen baitan. Sari hau ikerketa, hezkuntza eta musika koralaren sustapena bultzatzeko erreferente gisa finkatu da.
Nerea Erbiti Larralde ikertzailea "Musika ikerketa sustatu eta bultzatu" kategorian saritu dute aurtengo edizioan, Afinazio neutroa euskal kantu monodikoetan: Lehen Mundu Gerra garaian (1916-1917) Alemanian euskal presoei egindako grabazioen azterketa euskal musika-ondarearen ezagutzan sakontzen duen eta ikuspegi historiko eta analitiko batetik egindako lanagatik. Halaber, epaimahaiak Arturo Reverter musika kritikariaren eta Benito Lertxundi kantariaren ibilbidea goraipatu du, musikaren garapenari eta hedapenari egindako ekarpen jarraitua aitortuz.