Agindu honen xedea da 2026ko ekitaldian kultura-jaialdiak antolatzeko dirulaguntzak emateko oinarriak onartzea eta deialdia egitea, kultura-azpisektore hauetan: zuzeneko arteak (arte eszenikoak, musika, bertsolaritza...), ikus-entzunezkoak, ikusizko arteak, literatura eta sormen-sektoreak (arkitektura, artisautza, diseinua, gastronomia, hizkuntzaren industriak, moda, kultura-ondarea, publizitatea eta bideojokoak).
Jaialditzat hartzen dira genero, esparru edo komisariotza-ildo jakin baten inguruan egituratutako programazio artistikoa eskaintzen duten topaketa kultural antolatuak eta aldizkakoak. Denbora-tarte mugatu eta zehatz batean garatzen dira, hainbat espaziotan eta datatan banatutako jarduerak izan ohi dituzte, eta nortasun propioa eta kultura-ekosistemaren barruan bereizten duen marka bat dute.
Elementu osagarriak izan ditzakete, hala nola merkatu profesionalak, lehiaketak, prestakuntza-jarduerak edo sektore-topaketarako guneak, baina horien muina –eta, beraz, diruz lagundu daitekeen xedea– kultura-erakusketa, -sorkuntza edo -zabalkundea da. Hori antolatzeko, kudeaketa profesionalizatua egin behar da, hainbat publikok parte hartu dezaten eta lurraldean eragin kulturala, soziala edo ekonomikoa sortu dadin.
Baliabide ekonomikoak
Agindu honen babesean emango diren dirulaguntzak finantzatzera bideratutako kredituaren zenbatekoa seiehun mila (600.000) eurokoa izango da, guztira. Horietatik, 252.000 euro 2026. urteko ordaintze-kredituei dagozkie, eta 348.000 euro 2027. urterako konpromiso-kredituei. Aurkezten diren proiektuak hauetako kategoria batean sailkatuko dira, haien izaeraren arabera, kreditu hau duelarik kategoria bakoitzak:
Fitxa honen asmoa informazioa ematea baino ez da, eta ezin da, inola ere, indarrean dagoen lege-testuaren ordezkotzat hartu. Kulturklikek edukia eguneratzeko eta zuzentzeko eskubidea du, eta ez du horren inguruko erantzukizunik hartuko bere gain.