Kutxa Fundazioak argitara eman ditu Kutxa Fundazioa Literatura Sarietarako (eleberria eta poesia) oinarriak, euskaraz zein gaztelaniaz. Sari hauek ibilbide luzea dute, eta garatuz joan dira, une bakoitzeko gizartera eta literatura-joeretara egokituz.
Lehiaketa zabalik dago euskal eta gaztelaniazko egileek parte har dezaten, beren nazionalitatea edozein dela ere. Espainian bizi beharra dago gaztelaniazko kategorietan parte hartzeko, baina euskarazko kategorietan edozein herrialdetan bizi diren pertsonek parte hartu ahal izango dute. Horrela, Kutxa Fundazioak euskararekiko konpromisoa agertzen du, hizkuntza gutxitua den aldetik.
Poesia-modalitatean errima, neurri eta gai askeko lanak aurkez daitezke, baina gutxienez 800 bertsokoak; saria 15.000 euro eta garaikurra izango da. Eleberri-modalitatean, gai eta narrazio askeko lanak, gutxienez 150 foliokoak; saria 20.000 euro eta garaikurra izango da.
Lehiaketan saritutako lanak editatu eta argitaratu egingo dira, eta hori da literatura-sorkuntza eta zabalkundea sustatzea helburu duten sarion beste ezaugarri garrantzitsu bat. Edizio honetan, euskarazko liburu irabazleak Elkar-ekin jarraituko da argitaratzen, ohi bezala. Gaztelaniaz, berriz, Pepitas de Calabaza argitaletxea hautatu da eleberria argitaratzeko eta Reino de Cordelia poesiarako.
Lanak onartzeko epea irailaren 21ean amaituko da eta irabazleak 2027ko martxoaren 11n aldarrikatuko dira.
Fitxa honen asmoa informazioa ematea baino ez da, eta ezin da, inola ere, indarrean dagoen lege-testuaren ordezkotzat hartu. Kulturklikek edukia eguneratzeko eta zuzentzeko eskubidea du, eta ez du horren inguruko erantzukizunik hartuko bere gain.