2026ko Umore Azokaren atzerako kontaketa hasi da jada, Leioako Kale Artisten Azoka, maiatzaren 14tik 17ra egingo den XXVI. edizioarekin , Euskadiko kultura-egutegiko hitzordu nagusietako bat bihurtuta. Lau egunez, udalerria antzerki, dantza, zirku eta musikako 100 ikuskizunez beteko da, 600 proposamen artean hautatuak, 45 konpainiaren eskutik.
Edizio honetan 17 euskal konpainiak hartuko dute parte, Estatuko gainerako lurraldeetatik etorritako 22k eta nazioarteko 6k, Frantzia, Italia, Lituania edo Argentina bezalako herrialdeetatik, jaialdiaren aniztasun eta irekitasun izaera indartuz, bai ikuspegi artistikoan bai jatorri geografikoan.
Umore Azokaren programazioaren aurkezpena eta edizio berri honen xehetasunak gaur goizean eman dira prentsaurrekoan. Leioako alkateak, Iban Rodriguez Etxebarriak eman ditu berrikuntza guztiak, eta harekin batera parte hartu dute Eusko Jaurlaritzako Kultura sailburuordeak, Andoni Iturbek, eta Bizkaiko Foru Aldundiko Euskara, Kultura eta Kirol diputatuak, Leixuri Arrizabalagak.