Deialdi honen xedea da arte eszenikoetako eta musikako zuzeneko ikuskizunak (aretokoak edo kalekoak) ekoizteko proiektu berrietarako laguntzak arautzea, kalitatezko arte eskaintza bat, askotarikoa, berritzailea, herritar guztientzako interesgarria eta benetan programatzeko aukera duena sustatzeko asmoz. Laguntzapeko proiektuak Nafarroan ekoitziak eta estreinatuak izan beharko dira, eta Nafarroako Foru Komunitateko enpresek eta profesionalek eginak.
Ekoizpenaren jardueran obra sortzea eta estreinaldia sartuko dira. Ekoizpena formatu batean baino gehiagotan egiten bada (areto batean, ohiz kanpoko toki batean, kalean...), hori berariaz eta zehatz-mehatz jaso beharko da memorian.
Dirulaguntzen xedeko proiektuak 2026an estreinatu beharko dira (urte osoan zehar), eta 2027ko otsailaren 28ra arte, egun hori barne.
Diruz lagungarriak diren jarduerak gauzatu beharko dira 2025eko abenduaren 2tik 2026ko azaroaren 20ra bitarte, biak barne.
Enpresa edo profesional bakoitzak proiektu bakar bat aurkez dezake.
Fitxa honen asmoa informazioa ematea baino ez da, eta ezin da, inola ere, indarrean dagoen lege-testuaren ordezkotzat hartu. Kulturklikek edukia eguneratzeko eta zuzentzeko eskubidea du, eta ez du horren inguruko erantzukizunik hartuko bere gain.