eremuak arte garaikidean testuingurua sortzeko Eusko Jaurlaritzaren programa irekia da. Egun GUATA Kultur Fabrika-k kudeatzen du. eremuak-en xede nagusia da artista eta sortzaileei plataforma bat eskaintzea, eztabaida eta topaketarako giroa sortzea, eta errealitate artistiko garaikidearen behatoki izango den lantoki bat gaitzea.
eremuak-ek egiten dituen ekintzek lagundu egiten dute Euskal Herrian arte garaikideari buruzko eztabaida gertatzen den testuinguruak eratzen, optimizatzen edo hobetzen.
eremuak-ek, Halfhouse-rekin lankidetzan, egonaldien deialdi bat zabaldu du Euskal Autonomia Erkidegoko artista, sortzaile edo egoiliarrentzat. Deialdiak xede du arte bisualen arloan lan egiten duten artistak edo sortzaileak babestea. Egonaldia 2026eko irailaren 7tik hasita (astelehena) azaroaren 7ra (larunbata) bitarte izango da; Halfhouse-k Bartzelonan duen egoitzan. Egonaldia amaitzeko, epe horretan egindako lanen erakusketa egingo da, eta 2026eko azaroaren 7an (larunbata) inauguratuko da espazio horretan bertan.
Halfhouse irabazi asmorik gabeko espazioa da eta artearen esparruko proiektuak garatzen ditu. 2009an fundatu zenetik 2018ra bitartean, proiektua sortzaileen (Sinéad Spelman eta Alberto Peral artistak) etxebizitzan garatu da. Denboratarte horretan, nazioko zein nazioarteko artistek euren lana aurkeztu eta workshop-ak egin dituzte Halfhouse-n, eta espazioko ekintzen artean beti izan da oso garrantzitsua artisten egonaldia. 2016az geroztik, Halfhouse-k egonaldien akordio bat sinatu du eremuak-ekin, urtero Euskal Herriko artista edo sortzaile bat gonbidatzeko.
Egoitza fiskala Euskal Autonomia Erkidegoan duten pertsona fisiko guztiek hartu ahal izango dute parte deialdian.
EGONALDIAK ESKAINTZEN DITUEN BALIABIDEAK
EGUTEGIA
Oinarriak (PDF)
Fitxa honen asmoa informazioa ematea baino ez da, eta ezin da, inola ere, indarrean dagoen lege-testuaren ordezkotzat hartu. Kulturklikek edukia eguneratzeko eta zuzentzeko eskubidea du, eta ez du horren inguruko erantzukizunik hartuko bere gain.