Euskal Herriko zinema-areto komertzialetako emanaldien % 2,25 izan ziren euskaraz 2025ean

  • Euskal Herriko zinema-areto komertzialetako emanaldien % 2,25 izan ziren euskaraz 2025ean
    'Jone batzuetan' filma izan da 2025ean Euskal Herrian estreinatu zen euskarazko fikziozko sei film luzeetako bat

  • Pantailak Euskaraz ekimenak eta Hizkuntza Eskubideen Behatokiak iaz euskal aretoetan egindako proiekzioak aztertu dituzte, eta datu "gordin bezain kezkagarriak" aurkeztu

2025ean Euskal Herrian estreinatu ziren film guztien % 2 bakarrik ikusi ahal izan ziren euskaraz jatorrizko bertsioan edo euskaraz bikoiztuta zinema-areto komertzialetan, Pantailak Euskaraz ikus-entzunezkoen plataformak gaur Hizkuntz Eskubideen Behatokiarekin batera aurkeztu duen ikerlanaren arabera.

Txosten horretan batutako datuen arabera, 1.100 film estreinatu ziren iaz Euskal Herrian, zernonikusi.eus, cultura.gob.es, ezae.eus eta cnc.fr webguneetatik zein Gara egunkariko zinema programaziotik atera dituzten datuetatik jaso dutenez; horietatik hiru estreinatu dira euskaraz Ipar Euskal Herrian (Faisaien irla, Jone batzuetan eta Karmele), eta 22, Hego Euskal Herrian: hiru horiek, Maspalomas, Gaua eta Aro berria fikziozko lanak, Lurdes Iriondo, ez gera alferrik pasako eta Popel dokumentalak, Heidi, katamotzaren erreskatea, Hartz-atzapar kanpamentua eta Barrakudaren altxorra film luze bikoiztuak eta Eusko Jaurlaritzaren Zinema Euskaraz programak bikoiztutako haurrentzako 11 filmak.

Jarraitu irakurtzen

orain.eus

  • DataMaiatzak 14
  • Gaia Ikus-entzunezkoa