Oinarri hauen xedea da kultura-arloko adierazpen garaikideekin konprometituta dauden eta elementu berritzaileak dituzten kultura-bitartekaritzako proiektuetarako dirulaguntzen deialdia egitea:
Proiektu horiek kultura- edo sormen-sektore bati lotuak izan beharko dute (ikusizko arteak, zinema eta ikus-entzunezkoak, arte eszenikoak, literatura, musika edo bertsolaritza).
Eskabideak aurkezteko epea amaitu ondoren hasi eta 2026ko abenduaren 31ra arte gauzatuta egon beharko dute proiektuek.
Aurrekontuak % 20ko autofinantzaketaren gutxieneko ehunekoa aurreikusi beharko du, hau da, iturri publikoetatik ez datozen diru-sarreren frakzioa; hau da, laguntza pribatuak, mezenasgoa, jardueratik bertatik eratorritako diru-sarrerak eta erakunde edo pertsona eskatzailearen beraren ekarpenak.
Fitxa honen asmoa informazioa ematea baino ez da, eta ezin da, inola ere, indarrean dagoen lege-testuaren ordezkotzat hartu. Kulturklikek edukia eguneratzeko eta zuzentzeko eskubidea du, eta ez du horren inguruko erantzukizunik hartuko bere gain.