Sormen Beka DA! 2026

  • Sormen Beka DA! 2026

Durangoko Azokaren bueltan sustatzen den Sormen Bekaren deialdi berria ireki dute Gerediaga Elkarteak eta Durangoko Udalak. Elkarren eskutik ipini zuten martxan egitasmoa 2018an, euskarazko ekoizpena eta sortzaile berrien lana indartzeko helburuz, eta dagoeneko bederatzigarren ediziora heldu da.

Aurten, musika-proiektu bat laguntzera bideratuko da beka.

Sortzaile berriek parte hartu ahalko dute, banaka zein taldeka. Lana jatorrizkoa izango da, eta hitzak barne hartzen baditu euskara hutsekoa izan beharko da. Proposamenak aurkezteko irailaren 21era arteko epea egongo da, gerediaga@durangokoazoka.eus helbide elektronikora bidalita.

Epaimahaiak ebazpena landu ondoren, irabazlea aurtengo Durangoko Azokaren barruan emango dute ezagutzera, eta hautaturiko sortzaileak edo taldeak 15.000 euro jasoko ditu proiektua garatzeko. Gero, sormen lan horren emaitza 2027ko Durangoko Azokan aurkeztuko du jendaurrean.

OINARRIEN LABURPENA

  • Jatorrizko sormen lana izan behar da.
  • Hitzak dituen sormen-lana bada, euskaraz izan behar da.
  • Ez dira onartuko adimen artifizialarekin sortutako lanak.
  • Sorkuntza-lana bera eta emaitza nola plazaratuko den jaso beharko dira proposamenean.

Norentzat

  • Sortzaile berrientzat.
  • 18 urtetik gora.
  • Banaka zein taldeka.

* Oinarrietan kontsultatu zehatzago.

Bekaren zenbatekoa

  • 15.000 €
  • Sorkuntza-prozesua eta plazaratzea lagunduko dira. Proiektu bakarrari emango zaio eta lehiaketa bidez aukeratuko da.

Epea

  • 2026ko irailaren 21ean, arratsaldeko 18:00etan, itxiko da lanak aurkezteko epea.

Aurkezpen modua

Informazio gehiago


Laburrean

  • Epea 2026(e)ko Maiatzak 19(e)tik 2026(e)ko Irailak 21(e)ra
  • EntitateaGerediaga Elkartea, Durangoko Udala
  • Deialdi-motaBekak
  • SektoreaMusika
  • JardueraSorkuntza
  • Deialdia OINARRIAK

Fitxa honen asmoa informazioa ematea baino ez da, eta ezin da, inola ere, indarrean dagoen lege-testuaren ordezkotzat hartu. Kulturklikek edukia eguneratzeko eta zuzentzeko eskubidea du, eta ez du horren inguruko erantzukizunik hartuko bere gain.