Arte Ederren Bilboko Museoak Gondra Barandiarán Fundazioarekin batera sustatutako zazpi prestakuntza-beketarako deialdia.
Xedea da museoko kudeaketaren zenbait arlotan eskarmentua hartzeko aukera ematea, bertako profesionalen eskutik.
Bekadunek arlo hauetan jardungo dute: Artxiboa eta Dokumentazioa, Liburutegia, Kuratoriala, Edizioa, Hezkuntza, Erregistroa eta Erakusketak, eta Arkitektura.
Maiatzaren 25etik ekainaren 14ra arte egongo da irekita matrikula.
Fitxa honen asmoa informazioa ematea baino ez da, eta ezin da, inola ere, indarrean dagoen lege-testuaren ordezkotzat hartu. Kulturklikek edukia eguneratzeko eta zuzentzeko eskubidea du, eta ez du horren inguruko erantzukizunik hartuko bere gain.