Rockein! 2026: izen-ematea

  • Rockein! 2026: izen-ematea

Basauriko Udalak Rockein! musika lehiaketa antolatu du hamalaugarren urtez jarraian, Euskal Autonomia Erkidegoko eta Nafarroako talde eta bakarlariei zuzenduta.

Izena emateko epea maiatzaren 2an hasi eta uztailaren 2ko arratsaldeko zortziak arte egongo da irekita. Jasotako proposamen guztien artean, sektoreko profesionalek osatutako epaimahai batek sei finalista aukeratuko ditu, eta Basauriko Social Antzokian arituko dira azaroaren 14an, larunbatez. Gau horretan bertan erabakiko eta jakinaraziko du epaimahaiak zeintzuk izango diren 2026ko edizioko artista irabazleak.

Bizkaiko Foru Aldundiak, Euskara, Kultura eta Kirol Sailaren bitartez, lehiaketaren erakunde laguntzaile izaten jarraitzen du Bizkaia Sariaren bitartez. Sariak Bizkaiko artistarik onenak Bilboko El Tigre estudioetan EP profesional bat grabatzea eta 2027ko MAZ Basauri festibalean aritzea ekarriko du.

Rockein!ek 2013an ekin zion bere ibilbideari, talentu musikal berria detektatzeko eta sustatzeko Basaurin antolatutako aurreko beste lehiaketa batzuen lekukoa hartuz. Aurreko egitasmoetako sariei hilabete batzuetako laguntza profesionala gehitu zien, artistei amateurismotik sektore profesionalerako jauzia esploratzea errazteko. Urteen poderioz, Rockeinen sariak hobetzen joan dira, eta lehiaketak MAZ Basauri musika-zikloarekin duen lotura finkatu da, biak ere Basauriko Udalak sustatuak. 2025ean 196 talde eta bakarlarik eman zuten izena lehiaketan.

Parte hartzeko baldintzak:

  • Euskal Autonomia Erkidegoan (EAE) edo Nafarroan jaiotako edo bertan bizi den taldekide bat izatea, gutxienez

  • Hego Uribeko artistarik onenaren saria eskuratu ahal izateko: Basaurin, Arrigorriagan, Etxebarrin, Galdakaon, Ugao-Miraballesen, Usansolon edo Zaratamon erroldatutako taldekide bat izatea, gutxienez.

  • Bizkaia saria eskuratu ahal izateko: Bizkaian erroldatutako taldekide bat izatea, gutxienez.

  • Eskarabilera saria eskuratu ahal izateko: taldeko kideen %50a gutxienez emakumeak izatea.

  • Taldekideak 16 urtetik gorakoak izatea.

  • Izena emateko unean ez izatea disko bat baino gehiago argitaratuta, kontratu diskografiko bati lotuta dagoen edo ez kontuan hartu gabe

  • Abestiak originalak izatea.

  • Musika-estilo guztiak onartzen dira.Aurretik Rockeinen izena emandako talde guztiek edizio berri honetan parte hartzeko aukera dute, baldin eta aurrez aipatutako baldintzak betetzen badituzte. Dagoeneko irabazle izan diren taldeek ez dute sarituak izan ziren kategoria berean errepikatzeko aukerarik izango.

Jokoan dauden sariak:

Kategoria nagusiko artistarik onena

  • EP profesional bat (gutxienez bost abesti) grabatzea Bilboko El Tigre estudioetan.

  • Bideoklip profesional bat grabatzea.

  • Kontzertua MAZ Basauri festibalean.

Hego Uribeko artistarik onena

  • Bideoklip profesional bat grabatzea.

  • Kontzertua MAZ Basauri festibalean.

Bizkaia saria

  • EP profesional bat (gutxienez bost abesti) grabatzea Bilboko El Tigre estudioetan.

  • Kontzertua MAZ Basauri festibalean.

Euskarazko artistarik onena

  • Kontzertua MAZ Basauri festibalean.

Eskarabilera saria

  • Kontzertua MAZ Basauri festibalean.

Informazio gehiago:


Laburrean

  • Epea 2026(e)ko Maiatzak 22(e)tik 2026(e)ko Uztailak 2(e)ra
  • EntitateaBasauriko Udala
  • Deialdi-motaSariak eta lehiaketak
  • SektoreaMusika
  • JardueraSorkuntza, Erakusketa eta programazioa
  • Deialdia OINARRIAK

Fitxa honen asmoa informazioa ematea baino ez da, eta ezin da, inola ere, indarrean dagoen lege-testuaren ordezkotzat hartu. Kulturklikek edukia eguneratzeko eta zuzentzeko eskubidea du, eta ez du horren inguruko erantzukizunik hartuko bere gain.