Poltsiko Antzerkiaren alorrean euskarazko sorkuntzak bultzatzeko XVII. Sorkuntza Saria deialdia jarri da martxan. Proiektuak aurkezteko epea 2026ko maiatzaren 25ean abiatu eta irailaren 13an amaituko da. Bi proiektu aukeratuko dira: irabazleak 2.500 euro jasoko ditu; finalistak, berriz, 2.000 euro. Saritutako lanak hurrengo Poltsiko Antzerki Jaialdian estreinatzeko konpromisoa hartuko dute (4 emanaldi bakoitzak). Gainera, proiektu irabazleak 3.000 euro jasoko ditu (gordinak eta zergak barne) Poltsiko Antzerki Jaialdian egin beharreko lau emanaldien truke. Finalistak 2.500 euro. Era berean, sormen-proiektuak gauzatzeko, kultur etxeek abenduan zehar espazioak utziko dituzte aukeratutako antzezlanak muntatzeko.
Poltsiko Sorkuntza Saria Poltsiko Antzerkiaren alorrean euskarazko sorkuntzak bultzatzeko sortu zuten Donostia Kulturak, Donostiako Udaleko Euskara Zerbitzuak eta Euskal Herriko Antzerkizale Elkarteak 2011n. Kulturaren balio katearen (trebakuntza; sorkuntza; ekoizpena eta hedapena zein ikustaldia) ibilbide guztia jorratzea ere bada deialdiaren helburua. Horretarako, koprodukzioa bultzatuko da. Urte hauetan guztietan 100dik gora lan aurkeztu dituzte euskal sortzaileek.
2026-2027 deialdia
Epea: 2026ko maiatzaren 25etik irailaren 13ra.
Fitxa honen asmoa informazioa ematea baino ez da, eta ezin da, inola ere, indarrean dagoen lege-testuaren ordezkotzat hartu. Kulturklikek edukia eguneratzeko eta zuzentzeko eskubidea du, eta ez du horren inguruko erantzukizunik hartuko bere gain.