Metrokoadrokaren "Laster eroriko da" antzezlanak irabazi du AEK-Korrikaren III. Sorkuntza Beka

  • Metrokoadrokaren

  • Komedia "basati eta parte-hartzaile" honen bidez, kolektiboak gogoeta proposatuko du euskal kultura, transmisioa eta komunitate zentzuari buruz. Hori izango 25. KORRIKAren ikuskizun kultural nagusia

25. Korrika Kulturalak badu, dagoeneko, ekitaldi nagusia: Laster eroriko da. Gaur goizean aurkeztu dute AEK-KORRIKAko III. Kultur Sorkuntza Bekako irabazlea, Tafallako Kulturgunean. Esan legez, beka horrek taxutzen du KORRIKA Kulturalaren egitasmo nagusia, eta 23.000 euroko aurrekontua du. Haren bidez, AEK-KORRIKAk helburu du euskal kulturatik sortutako euskarazko ekoizpenak bultzatzea. Agerraldian, Metrokoadroka kolektiboaren ordezkari Idoia Beratarbidek eta Oier Guillanek hartu dute parte, Korrika arduradun Ane Elordirekin batera.

KORRIKA-AEK Kultur Sorkuntza Bekaren bidez, AEKk hiru helburu betetzen ditu. Ane Elordik azaldu duenez, batetik, "Korrikari esker lortzen diren diru baliabideen zati bat onura ekonomikorik ez dakarten baina gizarte-onura bilatzen duten ekimenetan inbertitzea"; bestetik, kultur arloan euskal herritarrentzako euskaraz eroso aritzeko espazioak sortzea, garatzea eta elkarlotzearen garrantzia azpimarratu du; eta, azkenik, "euskal sortzaileei gune horiek eskainita, euskal kultur sorkuntzan eragile izatea".

Jarraitu irakurtzen


  • DataMaiatzak 26
  • Gaia Arte eszenikoak