Eszenabide 2026: konpainientzako deialdia

  • Eszenabide 2026: konpainientzako deialdia

Eszenabide proiektu eszenikoen erakusleihoak zortzigarren edizioa 2026an ospatuko du. Ekitaldia 2026ko azaroaren 15ean, igande goizean, egingo da Harrobiako instalazioetan, Bilbon.

Formatu honetan, hautatutako artistek, kolektiboek eta konpainiek beren proiektua modu eszenikoan aurkeztuko dute, gehienez 15 minutuan. Aurkezpenaren ondoren, antolakuntzak hautatutako publiko espezializatu batek proposamen bakoitzaren kalitatea eta interes artistikoa, soziala eta berritzailea baloratuko ditu, solasaldi ireki labur baten bidez.

XEDEA

Bere izaera publiko-pribatuari jarraikiz, Harrobiak deialdi publiko hau abiarazten du artista, konpainia profesional edo ia profesionalei beren proiektu artistikoak sortzeko ahaleginetan laguntzeko.

Eskaera guztien artean gehienez 3 proposamen eszeniko hautatuko dira (dantza, antzerkia, performancea, zirkua, magia, zuzeneko arteak, mix media, etab.), 6. ataleko balioespen-irizpideen arabera. Gainera, ekitaldian, proiektu bat hautatuko da eta Harrobiak egoitzako proiektu gisa hartuko du.


Laburrean

  • Izena emateko epea 2026(e)ko Maiatzak 27(e)tik 2026(e)ko Ekainak 28(e)ra
  • EntitateaHarrobia
  • Deialdi-motaEgonaldiak eta mentoring-a
  • Egonalidaren lekuaBizkaia
  • Egonalidaren iraupenaBi aste
  • SektoreaArte eszenikoak
  • JardueraSorkuntza
  • Deialdia OINARRIAK

Fitxa honen asmoa informazioa ematea baino ez da, eta ezin da, inola ere, indarrean dagoen lege-testuaren ordezkotzat hartu. Kulturklikek edukia eguneratzeko eta zuzentzeko eskubidea du, eta ez du horren inguruko erantzukizunik hartuko bere gain.