Euskal Kultura Ondarearen garrantzia azpimarratu eta hedatzeko dirulaguntzak (2026-2028)

  • Euskal Kultura Ondarearen garrantzia azpimarratu eta hedatzeko dirulaguntzak (2026-2028)

Agindu honen xedea da Euskal Kultura Ondarearen garrantzia azpimarratu eta hedatzeko jarduerak sustatzeko dirulaguntzetarako deialdia arautzea eta egitea. Agindu honen helburutik kanpo geratzen da Euskal Kultura Ondarearen maiatzaren 9ko 6/2019 Legearen 3.3 a) eta e) artikuluetan jasotako jarduketa oro; izan ere, lurralde historikoetako foru-aldundien eskumenekoak dira horiek. Era berean, babes-araubidearen edo hura garatzen duen hirigintza-plangintzaren aurkako jarduketa guztiak ere kanpo geratzen dira.

2026ko urtarrilaren 1etik 2028ko azaroaren 30era bitartean burutu beharko dira diruz lagundu daitezkeen jarduerak.

Diruz lagundu daitezkeen jarduerak

Agindu honen arabera diruz lagundu daitezkeen jarduerak babes bereziko edo babes ertaineko kultura-ondasunetan egin beharko dira, nahiz aitortza hori dutenetan nahiz aitortza egiteko espedientea hasita dutenetan, 6/2019 Legearen 9. eta 10. artikuluetako edozein kategoria badute, eta bateragarriak izan beharko dira babes-araubidearekin eta hura garatzen duen hirigintza-plangintzarekin.

Diruz lagundu daitezkeen jarduerak honako hauek dira:

a) Kultura-ondareari balioa ematea, hau da, kultura-ondasunak ezagutzeko, balioa emateko, aitortzeko eta erabiltzeko jarduerak, eta, bereziki, hauek:

  • Kultura-ondasunari ondare-balioa emateko oztopo diren elementuak eta zatiak, baita eraikuntzak eta eraikin osoak ere, deuseztatzea, eraistea edo kentzea.
  • Hirigune historikoetako jabetzak lotizatzeko araubidea mantentzea, betiere babes morfologikoko zerrendetan badaude.
  • Higiezinak berrerabiltzea, hau da, higiezinaren ondare-balioekin bat datorren erabilera berri baterako edo berezko erabilerarako birgaitzea. Izaera kolektiboko kategoria aitortuta duen ondasuna izanez gero, babes indibiduala duten higiezinen berrerabiltzea baino ezingo da diruz lagundu, betiere higiezinean egindako esku-hartze globala bada. Kontzeptu horren barruan, honako hauek lagundu daitezke diruz: higiezina berrerabiltzera egokitzeko proiektu teknikoen eta obra-zuzendaritzen ordainsariak eta higiezina berrerabiltzeko beharrezko obrak.
  • Aztarnategi arkeologikoetako egitura arkeologiko esanguratsuak sendotzea, albo batera utzita balioa emateko proiekturik ez dutenak.
  • Ondasunaren edo orubearen aurretiazko azterketak (arkeologikoak, dokumentalak, historikoak, erabilerei buruzkoak, diagnostikoenak eta abar), kultura-ondasunaren garrantzia nabarmentzeko badira eta esku-hartze proiektuaren baitan sartzen badira.

b) Kultura-ondarea hedatzea, hau da, sentsibilizazioaren, gizarteratzearen eta ondarearen interpretazioaren bidez ondare-balioen berri ematea.

Kanpoan geratuko dira helburu nagusitzat honako hauetakoren bat duten jarduerak: babestutako lurrak eta ondasunak erostea; ikastaroak, biltzarrak eta lehiaketak; programa informatikoak, baliabide digitalak eta ikus-entzunezkoak; web-orriak sortu eta mantentzea, eta argitalpenak (liburuak, monografiak...); azken kasu horretan, salbuespen izango dira diruz lagundutako jarduera nagusia ulertzeko beharrezkoak direnak.

c) Babes berezi edo ertaineko kultura-ondasun higiezinak edo haien ingurunea desjabetzeko finantzaketa. Kategoria honetan, toki-administrazioak ondasun horiek eta haien ingurunea eskuratzea baino ezin izango da lagundu diruz. Toki-administraziotzat hartzen dira udalak, mankomunitateak, kuadrillak, kontzejuak eta toki-administrazioa osatzen duten gainerako entitateak. Desjabetzearen helburua izango da deklarazioan sartzen den kultura-ondasunari edo haren zati esanguratsu bati balioa ematea.

Ondare arkeologikoa:

Kontzeptu honetan, honako hauen desjabetzea baino ez da lagunduko diruz: labar-artea duten haitzuloen ingurunea, ingurune ez-urbanoetako esparru gotortuak eta monumentu megalitikoak, baita bi azken horietako inguruneak ere.

Ondare eraikia:

Kontzeptu honetan, modu indibidualean babes berezia duten kultura-ondasun higiezinen edo haien inguruaren desjabetzea bakarrik lagundu ahalko da diruz, baldin eta monumentu-deklarazioa badute edo multzo baten parte badira, eta xedea baldin bada kultura-ondasun horri balioa ematea.

d) Euskal Kultura Ondarearen EAEko Erregistroan sartuta dauden kultura-ondasunak edo babestuak izateko espedientea irekita dutenak zaindu, aberastu eta babesteko beste edozein jarduera; betiere, jarduera hori bat baldin badator 6/2019 Legean jasotako helburuekin, eta ez badago jasota Kultura eta Hizkuntza Politika Sailaren beste agindu espezifiko batzuetan.


Laburrean

  • Epea 2026(e)ko Maiatzak 30(e)tik 2026(e)ko Ekainak 29(e)ra
  • EntitateaEusko Jaurlaritza
  • AtalaKultura eta Hizkuntza Politika Saila
  • Deialdi-motaDirulaguntzak
  • SektoreaOndarea
  • Deialdia OINARRIAK

Fitxa honen asmoa informazioa ematea baino ez da, eta ezin da, inola ere, indarrean dagoen lege-testuaren ordezkotzat hartu. Kulturklikek edukia eguneratzeko eta zuzentzeko eskubidea du, eta ez du horren inguruko erantzukizunik hartuko bere gain.