Musikaren industriaren erronka berriei erantzuteko asmoz, Musika Bulegoak Hazkundelab abiarazi du, musikaren sektoreko profesionalei zuzendutako doako prestakuntza programa.
Ekimen honen bidez, tresna praktikoak, eduki eguneratuak eta ikuspegi estrategikoa eskainiko dira, musikarien, managerren, sustatzaileen, kultur programatzaileen eta musikaren industriarekin lotutako beste eragile batzuen garapen profesionala bultzatzen laguntzeko.
Programak 4 modulu independente ditu, ekaina eta azaroa bitartean garatuko direnak. Bakoitza sektoreko erreferentziazko erakundeekin —SPRI, Kultura Live, SGAE Fundazioa eta MIE— lankidetzan diseinatu da.
Edukiak sektorearen behar espezifikoei erantzutera bideratuta daude, hala nola musika sektoreko enpresen digitalizazioa, musikari eta manager edo programatzaileentzako proiektuen nazioartekotzea edo kontzertu aretoen kudeaketa estrategikoa.
Hazkundelabek, guztira, zazpi saio izango ditu EAEko hainbat herritan.
M1: Eraldaketa Teknologikoa musika-sektoreko profesionalentzat
Ekainak 2, Donostia
Urriak 15, Gasteiz
Azaroak 10, Durango
M2: Kontzertu aretoen etorkizuna: berrikuntza kudeaketa ereduetan eta sektorearentzako praktika egokiak
M3: Mugaz gaindi: Nazioartekotzea musika sektorean (estrategia, tresnak eta azoka profesionalak)
Irailak 30, Bilbo
Urriak 7, Bilbo
M4: AA aliatu gisa: prozesuen optimizazioa musika industrian
Azaroak 19, Durango
Izena emateko, saio bakoitzaren aurretik argitaratuko den esteka erabili behar da.
Zalantzak: proiektuak@musikabulegoa.eus