Mònica Planes artistak irabazi du sorkuntza artistikoa sustatzeko Oteiza-LABORAL Kutxa beka

  • Mònica Planes artistak irabazi du sorkuntza artistikoa sustatzeko Oteiza-LABORAL Kutxa beka

Mònica Planes artistaren Hacia con el brazo proiektuak irabazi du sorkuntza artistikoa sustatzeko Oteiza–LABORAL Kutxa bekaren lehen edizioa.

Eskulturagintza garaikidetik abiatuta, Jorge Oteizaren obrarekiko eta pentsamenduarekiko elkarrizketa kritikoa pizteko gaitasuna aitortu zaio egitasmoari, bai eta gorputzaren, espazioaren eta arkitekturaren arteko harremana arakatzekoa ere.

Artistak gehienez sei hilabete izanen ditu proiektua gauzatzeko. Bekak 9.000 euroko zuzkidura du.

Oteiza Museoak eta LABORAL Kutxak elkarrekin bultzatutako beka hau bereziki sortua da Jorge Oteizaren obran eta pentsamenduan oinarritutako ikerketa- eta ekoizpen-prozesu berriak bultzatzeko. Jorge Oteiza Fundazio Museoak bultzatutako DANOK OTEIZA  komunitate-proiektuaren parte da.

Informazioa: museooteiza.org.


  • DataEkainak 1
  • Gaia Ikusizko arteak