Euskadiko Orkestrak 2025/26 Denboraldi Sinfonikoaren azken programa aurkezten du, "Prokofiev / Txaikovski" izenekoa. Kontzertuak datozen egunotan izango dira: ostiralean, ekainak 5, Iruñeko Baluarte Auditoriumean; larunbatean, ekainak 6, Bilboko Euskalduna Jauregian; eta astelehen eta asteartean, ekainak 8 eta 9, Donostiako Kursaal Auditoriumean. Kontzertu guztiak 19:30ean izango dira.