Bilbok Ahmed Muhanna artista gazatarraren "Gaza, esperantza- eta erresilientzia-istorioak" erakusketa hartuko du Casilda Iturrizar parkean gaurtik (asteazkena) datorren igandera arte (hilak 7). Erakusketa horretan, Nazio Batuen Elikagaien Mundu Programako janaria banatzeko kutxetan egindako obrak daude.
Entitate horrek, Elikagaien Mundu Programak, Gazatik atera zituen orain Europako hainbat hiriburutan Europar Batasunaren finantzaketarekin aurkezten diren lan originalak. Zehazki, erakusketa Marseillatik, Estrasburgotik eta Paristik igaro da eta, Bilbo utzi ondoren, Bartzelonan, Lyonen eta Erroman egongo da ekainean bertan.
Casilda Iturrizar parkera (Artetxe Kondearen zumarkalearen ondoan) iritsiko den erakusketa hau 62 m2-ko edukiontzi mugikor batean dago, eta Ahmed Muhanna gazatar artistaren 60 margolan eta marrazki original dauzka, ikusteko eta entzuteko materialarekin batera.