Zineuskadik Talentuaren Gunearen laugarren edizioan saritutako proiektuen berri eman du. Ekimen honen helburua da euskal ikus-entzunezkoaren arloan sortzen ari den talentua sustatzea, baita ahots berrien eta industriako profesionalen arteko topaketa bultzatzea ere. Jardunaldia joan den maiatzaren 29an egin zen Tabakaleran, eta sektoreko egile, ekoizle eta eragileak bildu zituen pitching saio batean. Guztira 11 ikus-entzunezko proiektu aurkeztu ziren.
Talentuaren Gunea Euskadiko ikus-entzunezkoen belaunaldi berrientzako erreferentzia-gune gisa finkatu da dagoeneko, eta ideiak trukatzea, sare profesionalak sortzea eta parte-hartzaileek beren proposamenak garatzeko aurrera egin ahal izatea sustatzen du. Edizio honetan agerian geratu da, beste behin ere, euskal ikus-entzunezko sektorean aberastasun handia dagoela formatuei, generoei eta begirada-aniztasunari dagokienez.
Aurkeztutako proiektuak baloratu ondoren, epaimahaiak eta erakunde laguntzaileek honako aintzatespen hauek eman dituzte:
Yaiza Gonzálezen, Adei Lazarragaren eta Naroa Zubiaren La santa devoción proiektuak D'A Saria eskuratu du. D’A Film Lab 2026ko Producció Emergent sailean parte hartzeko aukera emango dio proiektuari.
Bestalde, Nara Tytgat-en eta Ander Maioren Batelerak lanak Abycine Lanza Conexiones Saria jaso du, eta Abycine Lanza ikus-entzunezko merkaturako bi akreditazio eskuratuko ditu.