Arte plastikoak eta ikusizkoak sustatzeko Gure Artea Sariak (2026)

  • Arte plastikoak eta ikusizkoak sustatzeko Gure Artea Sariak (2026)

Agindu honen xedea da arte plastiko eta ikusizkoak sustatzeko Gure Artea Sariak hiru modalitateetan arautzea eta horietarako deialdia egitea:

a) Ibilbide artistikoa aitortzeko saria: lan eta ibilbide osoa aintzat hartuta, egindako lan sortzaileagatik eta kultura eta arte garaikideei egindako ekarpenagatik nabarmendu den artista aitortzeko saria.

b) Sorkuntza-lana aitortzeko saria: azken urteak aintzat hartuta, bere jarduera artistikoagatik eta sortzaileagatik eta sorkuntza garaikideari egindako ekarpenagatik nabarmendu den artista edo artista-taldea aitortzeko saria.

c) Arte plastiko eta ikusizko arloan agenteek egindako lana aitortzeko saria: Euskal Autonomia Erkidegoko arte plastiko eta ikusizkoen arloan egindako ekarpenagatik, alegia, kulturaren balio-katearen faseetan (ikerketa, prestakuntza, sorkuntza-ekoizpena, sustapena-hedapena eta banaketa) horiek sustatzeko jarduerak garatuz egindako lanagatik, nabarmendu diren pertsonak aitortzeko saria. Aintzakotzat hartu ahal izango da ibilbide osoa edo, bestela, azken urteotan egindako programa edo proiektu zehatzak.

Guztira hiru sari emango dira, modalitate bakoitzean bat.

Deialdi bakoitzeko sari bakarra lortu ahalko da.

Sarien diru-baliabideak eta zuzkidura

Agindu honen xederako 80.000 euro izango dira, 2026ko EAEko Aurrekontu Orokorretan horretarako jarrita dagoen aurrekontu-partidaren kargura. Sari bakoitzari dagokion zenbatekoa:

a) Ibilbide artistikoa aitortzeko saria: 30.000 euro.

b) Sorkuntza-lana aitortzeko saria: 25.000 euro.

c) Arte plastikoen eta ikusizkoen arloan egindako lana aitortzeko saria: 25.000 euro.

Deialdiaren kudeaketa

Deialdi honen kudeaketa Eusko Jaurlaritzako Kultura eta Hizkuntza Politika Sailaren Kultura Sustatzeko eta Kultura eta Sormen Industrietako Zuzendaritzari dagokio.

Betekizunak

Ibilbide artistikoa aitortzeko saria (a modalitatea) eta sorkuntza-lana aitortzeko saria (b modalitatea) jasotzeko hautagaiak Euskal Autonomia Erkidegoan jaio diren edo administrazio-egoitza bertan duten pertsona fisiko guztiak izango dira, bai eta administrazio-egoitza hamar urtez baino gehiagoz izan dutenak ere.

Arte plastiko eta ikusizkoen arloan agenteek egindako lana aitortzeko saria (c modalitatea) jasotzeko hautagaiak pertsona fisikoak edo juridikoak, publikoak nahiz pribatuak izango dira.

Hautagaiek egunean izan beharko dituzte zerga-betebeharrak eta Gizarte Segurantzarekin lotutakoak, bai eta dirulaguntzak itzultzeari dagozkionak ere, bat etorriz Euskal Autonomia Erkidegoko aurrekontu orokorren kontura ematen diren laguntzen eta dirulaguntzen esparruan bai zerga-betebeharrak eta Gizarte Segurantzarekikoak bai dirulaguntzak itzultzeari buruzkoak betetzen direla egiaztatzeari buruzko Ekonomia eta Ogasuneko sailburuaren 2023ko otsailaren 13ko Aginduarekin.

Saritutako pertsonek ezin izango dute dirulaguntza edo laguntza publikoak eskuratzea eragozten dien zehapen administratibo edo penalik izan, ezta horretarako desgaitzen duen legezko debekurik ere, sexu-diskriminazioagatiko debekuak barne, Emakumeen eta gizonen berdintasunerako eta indarkeria matxistarik gabeko bizitzetarako Legearen testu bategina onartzen duen martxoaren 16ko 1/2023 Legegintzako Dekretuaren 23. artikuluan ezarritakoaren arabera. Hau da, ezingo zaie laguntzarik edo dirulaguntzarik eman sexuan oinarrituta diskriminatzen duten jarduerei, ezta sexuan oinarrituta diskriminatzeagatik edo emakumeen eta gizonen berdintasunaren arloko araudia ez betetzeagatik administrazio- edo zigor-zehapenen bat ezarri zaien pertsona fisikoei eta juridikoei ere, dagokion zehapenean ezarritako denbora-tarte osoan. Halaber, laguntza eta dirulaguntzetatik kanpo geratuko dira estatu-araudiaren arabera berdintasun-plan bat indarrean izan behar duten arren halakorik ez duten enpresak, eta, estatu-legeriak emakumeen eta gizonen berdintasunaren esparruan finkatzen duen bezala, sexu-jazarpena edo sexuan oinarritutako jazarpena prebenitzeko edo haien aurka egiteko neurriak ezarri dituztela egiaztatzen ez duten 50 langiletik gorako enpresak.


Laburrean

  • Epea 2026(e)ko Ekainak 16(e)tik 2026(e)ko Uztailak 15(e)ra
  • EntitateaEusko Jaurlaritza
  • AtalaKultura eta Hizkuntza Politika Saila
  • Deialdi-motaSariak eta lehiaketak
  • SektoreaIkusizko arteak
  • JardueraSustapena eta zabalkundea
  • Deialdia OINARRIAK

Fitxa honen asmoa informazioa ematea baino ez da, eta ezin da, inola ere, indarrean dagoen lege-testuaren ordezkotzat hartu. Kulturklikek edukia eguneratzeko eta zuzentzeko eskubidea du, eta ez du horren inguruko erantzukizunik hartuko bere gain.