Elgoibarko udalerriko kultura eta arte sorkuntza lanetarako 2026ko dirulaguntzak

  • Elgoibarko udalerriko kultura eta arte sorkuntza lanetarako 2026ko dirulaguntzak

Laguntza hauek obren sorkuntza sustatzeko dira. Kultura-sorkuntzatzat hartuko dira artistaren irudimenetik eratorritako obrak: literatura, antzerkia edo antzerki-testuak, zinea eta ikus-entzunezkoak, musika, dantza, arte plastikoak... Laguntza hauen baitan sartuko dira proiektu zehatzak eta proiektu horiek egiteko beharrezkoak diren sorkuntza-prozesuak. Banaka zein taldeka aurkez daitezke. Jasotako proiektuen balorazioaren arabera, kopuru osoa proiektu bati edo gehiagori esleituko zaio. Proiektu horiek 2026ko ekitaldian gauzatuko dira.

Jarduera horiek bat etorriko dira Herritartasun Batzordearen helburuekin. Horietako bat da sormen-proiektuak babestea. Horretarako, artistaren irudimenetik eratorritako edozein obra hartuko da kultura sorkuntzatzat: literatura, antzerkia edo antzerki-testuak, zinema eta ikus-entzunezkoak, dantza, arte plastikoak eta bestelakoak.

ONURADUNAK

Pertsona fisikoek edo herriko elkarteek eskatu ahal izango dituzte laguntza hauek. Eskatzaileek Elgoibarren erroldatuta egon beharko dute.

Sortzaileak norbanakoak edo taldeak izan daitezke. Taldeka aurkeztuz gero, pertsona bakarra izendatu beharko da taldearen ordezkari. Gainera, eskatzaileak nahitaez egiaztatu beharko du 18 urte bete dituela laguntzak eskatzen dituen egunean.


Laburrean

  • Epea 2026(e)ko Ekainak 17(e)tik 2026(e)ko Uztailak 28(e)ra
  • EntitateaElgoibarko Udala
  • Deialdi-motaDirulaguntzak
  • SektoreaIkusizko arteak, Arte eszenikoak, Musika, Ikus-entzunezkoa, Literatura
  • Deialdia OINARRIAK

Fitxa honen asmoa informazioa ematea baino ez da, eta ezin da, inola ere, indarrean dagoen lege-testuaren ordezkotzat hartu. Kulturklikek edukia eguneratzeko eta zuzentzeko eskubidea du, eta ez du horren inguruko erantzukizunik hartuko bere gain.