BASQUE. MUSIC. x BIME Bilbao 2026: euskal artista eta taldeei zuzendutako deialdia

  • BASQUE. MUSIC. x BIME Bilbao 2026: euskal artista eta taldeei zuzendutako deialdia

2026ko urriaren 27tik 30era Bilbon egingo den BIME Bilbao nazioarteko azoka profesionalean parte hartzeko deialdia ireki du BASQUE. MUSIC.-ek.

BIME Bilboko lantalde artistikoak hiru musika-proposamen aukeratuko ditu, ekitaldiaren programazioaren barruan showcase bat eskaintzeko aukera izango dutenak.

BASQUE. MUSIC.-ek hautatutako musikari edo taldeen bidaia- eta dieta-gastuak bere gain hartuko ditu, betiere 2026ko bidaia-baldintzak kontuan hartuta.

Hautatutako proposamenek deialdian parte hartzeko ezarritako irizpideak eta baldintzak bete beharko dituzte. Showcase-etan parte hartuko duten artisten izenak irailean iragarriko dira.

Bestalde, BIME Bilbaok showcase-ak garatzeko behar den ekipamendu teknikoa (oinarrizko backline-a) jarriko du artisten eskura.

Izena emateko epea uztailaren 15eko 24:00a arte egongo da zabalik. Eskaerak esteka honen bidez aurkeztu beharko dira.

Showcase-z gain, musika-sektoreko profesionalei zuzendutako hainbat jarduera hartuko ditu azokak, ezagutzak trukatzeko, sareak sortzeko eta negozio-aukera berriak bultzatzeko.

BASQUE. MUSIC.

BASQUE. MUSIC Euskal Herriko musika-sorkuntza eta -industria nazioartekotzeko plataforma da; Eusko Jaurlaritzak, Etxepare Euskal Institutuak eta Musika Bulegoak lankidetzan garatutako ekimen publiko-pribatua.


Laburrean

  • Epea 2026(e)ko Ekainak 17(e)tik 2026(e)ko Uztailak 15(e)ra
  • EntitateaBASQUE. MUSIC.
  • Deialdi-motaParte-hartzerako deialdia
  • SektoreaMusika
  • JardueraErakusketa eta programazioa
  • Deialdia OINARRIAK

Fitxa honen asmoa informazioa ematea baino ez da, eta ezin da, inola ere, indarrean dagoen lege-testuaren ordezkotzat hartu. Kulturklikek edukia eguneratzeko eta zuzentzeko eskubidea du, eta ez du horren inguruko erantzukizunik hartuko bere gain.