Txosten honek arteen eta kultura-industrien 2023ko datuak biltzen ditu. Sektore kultural osoaren muina aztertzeaz gain, hainbat gai espezifiko jorratu dira, hala nola sektore bakoitzeko asimetriak, zuzeneko kultura nahiz kultura erreproduzigarria, euskarazko kultura, generoa, ekimen publikoaren pisua eta berrikuntza eta nazioartekotzea
2023ko edizio honetan ikusten denez, gainditu egin da pandemiak kultura-jardueran eragindako etena, bereziki zuzeneko ikuskizunei dagokienez. Agenteen mapak dinamismoa islatzen du, kultura-agenteak % 6,7 ugaritu baitira 2021eko edizioarekin alderatuta.
Edizio honetako beste berritasun bat berdintasun-politikei buruzko atala da, emakumeek enpleguan duten presentziari buruzko azterketa osatzen duena.
Txosten honek bi atal nagusi ditu:
"Begiradak" txostenak, beraz, arteen eta kultura-industrien bihotza aztertu eta sektore bakoitzaren estatistikak osatzen ditu, datuei dagokien zentzua eta garrantzia emanez.