"Iñigo Muguruza" musika-ikerketa beka 2026

"Iñigo Muguruza" bekaren helburua da gai nagusitzat musika modernoaren arloan ikerketa eta ekintza-proiektu bat garatzen laguntzea.

Parte-hartzea suspertzeko, beka honen xedea ardaztu daiteke taldetan, interpretatzailetan, gai musikaletan, biografian, errepertorioan, materiala didaktiko eta pedagogiko berrien sorkuntza, herri-musikaren eremu honen irakaskuntza eta hedapenari begira; eragin soziologikoan, ekonomikoan eta abar, betiere azken lau hamarkadetara, eta euskal musikan murgilduz.

Hartzaileak: norbanakoek nahiz horretarako osatutako lantaldeek jaso ahal izango dute.

Iraupena: ikerketa-lanak, gehienez ere, 8 hilabeteko iraupena izango du, esleipena egiten denetik kontatuta, eta amaierako emaitza edo entregatzen dena formatu-proposamen askotarikoa izan ahalko da: proiektua, prozesua edo ekintza (hedapen-materiala, lankidetzako prozesuak eta/edo partaidetzakoak...).

Deialdia (PDF)

Eskaera-orria (DOC)

Ardurapeko aitorpena (DOC)

Bestelako diru-sarreren aitorpena (DOC)

www.irun.org

Laburrean

  • Epea 2026(e)ko Ekainak 19(e)tik 2026(e)ko Abuztuak 18(e)ra
  • EntitateaIrungo Udala
  • Deialdi-motaBekak
  • SektoreaMusika
  • JardueraIkerketa
  • Deialdia OINARRIAK

Fitxa honen asmoa informazioa ematea baino ez da, eta ezin da, inola ere, indarrean dagoen lege-testuaren ordezkotzat hartu. Kulturklikek edukia eguneratzeko eta zuzentzeko eskubidea du, eta ez du horren inguruko erantzukizunik hartuko bere gain.