BIME Bilbaok bere lehen izenak ezagutarazi ditu eta bere berrikuntza-programa zabaldu du Miamin

  • BIME Bilbaok bere lehen izenak ezagutarazi ditu eta bere berrikuntza-programa zabaldu du Miamin

  • Jorge Drexler, Angeles Toledano, Brandon Young (Activision), A.J. Ramos (Google/YouTube), Chanela Clicka, Rocío Márquez eta Raül Refree izango dira BIME Bilbao 2026 programazio profesionalaren parte, zeinak sorkuntza, garapena, industria musikala eta industria sortzaileak lotuko baititu Atlantikoaren bi aldeetan
  • Expresso Transatlântico (PT), LinLin (FR), restinga (ES), TIMØ (CO), Tussiwarriors (AR), eta Zahara (ES) ZAHARAVE: LITE, dira BIME Live kartelaren lehen aurrerapenak, une honetan proiekzio handieneko hainbat musika-proposamen Bilbon bilduko dituen programazioaren barruan
  • Gainera, BIMEren nazioarteko dimentsioa indartu da Europako lankidetza berriekin eta Desafía Miami Music Tech 2026 programarekin. Erronka honek, berrikuntzaren aldeko apustua da, eta musika arloko startup disruptiboenak Estatu Batuetara eramango ditu
  • BIME Bilbao 2026rako sarrerak salgai daude jada prezio berezian bime.org webgunean

BIMEk atzo aurkeztu zituen, Madrilen, urriaren 27tik 30era Bilboko hurrengo edizioan izango diren lehen berrikuntzak. Urriaren 27tik 30era izango da, eta duela hamalau urte sortu zen misioa indartzen duen programazioa izango du: aukerak sortzea, Atlantikoaren bi aldeen artean zubiak eraikitzea, eta musikaren oraina eta etorkizuna eraikitzen ari diren pertsonak biltzea.

Atzoko arratsaldean, musika-sektoreko 250 eragile baino gehiago bildu zituen BIMEk Madrilen, lehen izenak eta programazioaren ildo batzuk aurreratzeko balio izan duen ekitaldi batean. Bertaratuei harrera egin ondoren, Isabel Villanueva BIMEko zuzendariak 2026 honetako mugarrietako bat iragarri du: BIME Estatu Batuetara iritsiko da Desafía Music Tech Miami 2026 programaren bitartez; ICEX, Red.es, Espainiaren Miamiko Bulego Ekonomiko eta Komertziala dira nazioarteko murgiltze-programaren sustatzaileak, eta musika-industriari aplikatutako soluzio teknologikoak dituzten Estatuko startupei zuzentzen zaie: "Etorkizuneko  soluzioak eraikitzen ari diren enpresek merkatu berrietara iristeko aukera izan dezaten nahi dugu, nazioarteko aliantzekin helburuak bizkor ditzaten eta sektorea eraldatzen ari diren elkarrizketetan parte har dezaten". Errendimendu handiko programa da, nazioarteko berrikuntza musikaleko ekosisteman aitzindari diren enpresa eta eragileekin batera diseinatuta, Mana Tech kasu, eta Billboard bezalako erakundeen lankidetzarekin. Misio honetan parte hartu nahi duten startupek esteka honetan eman dezakete izena uztailaren 15era arte.

Ongietorriaren ondoren, Chanela Clicka eta Çantamarta artistek solasaldi batean parte hartu dute, Inés Hernand izanik moderatzaile, Iruditeria berriak: nahastearen artea izenburupean, eta sortzaileen belaunaldi berriak identitatearen, lurraldearen eta sorkuntza artistikoaren arteko erlazioa nola birdefinitzen ari diren aztertu dute. Cupra City Garage solasaldiaren ondoren, zuzeneko musikaren txanda izan zen, Gara Durán eta Hofe artisten showcaseekin, eta, eguna amaitzeko, BIMEn funtsezkoa den elementuetako bat izan zen: industriako profesionalen arteko networkinga.

BIME BILBAO 2026: LEHEN BAIEZTAPENAK

BIME Pro programazio profesionalaren lehen baieztapenen artean daude Jorge Drexler artista, iberoamerikar musika garaikideko figura garrantzitsuenetako bat eta Latin Grammy sari ugari irabazi dituena; Brandon Young, musikaren gainbegiratze- eta sinkronizazio-lanetan erreferentziako profesionala eta Activisioneko musika-arduradun globala, bi hamarkadatik gorako esperientzia duena, besteak beste, Call of Duty edo Tony Hawk ´s frankizia ikonikoen musika-estrategia gidatzen; eta Angeles Toledano, flamenkoaren belaunaldi berrian proiekzio handienetakoa duen artista. Horietaz gain, Raül Refree ekoizle eta konpositorea; A.J. Ramos YouTube-rako Music Content Partnerships arduraduna EMEAn; JJ Sunday, jabetza intelektualean, teknologian eta egile-eskubideetan espezializatutako abokatua; Rocío Márquez artista flamenkoa, Chanela Clicka, Mexikotik eta Espainiatik soinuen fusioa hankaz gora jartzen ari direnak; Yassir, Quevedo, Lola índigo edo Omar Montes bezalako artistentzako hiri-musikaren arrakastarik handienetako batzuen atzean gadoen konpositorea; eta Justin O'Connor, ekonomia kulturalean eta industria sortzauleentzako politiketan nazioarteko erreferente nagusietako bat.

Bestalde, BIME Live edo BIMEko showcaseen jaialdiaren karteleko lehen izenak ezagutarazi dira, eta artisten zirkulazioa indartuko du berriro ere, Europako eta Latinoamerikako proposamenen presentzia areagotuta. Besteak beste, Expresso Transatlântico (PT), eta Portugalko tradizio musikalaren eta mundu osoko soinu berrien arteko fusioa; LinLin (FR), Frantziako elektronika berriko ahots berezienetako bat, techno, shatta, dantza eta funka uztartzeko gai dena; restinga (ES), artista hispano-marokoarra, musika arabiarraren sustraia musika elektroniko garaikidearekin eta hyperpoparekin konektatzen duena; SadSvit (UA) konpositore eta ekoizle ukrainarraren post-punka; TIMØ (CO), musika latinoan etorkizun handiko talde gaztea, Latin Grammy sarietan Artista Berri Onenaren izendapena jaso duena; Tussiwarriors (AR), Latinoamerikako trap fenomeno berria bihurtzen ari den kolektibo argentinar lotsagabea; eta Zahara presenta ZAHARAVE: LITE (ES), Zahara artistaren unibertso elektronikoaren bertsio kluba. Proposamen horrek bere GLITCH ikuzkizunaren energia esperientsia hurbilago, murgilduago eta dantzarako pentsatuago bihurtzen du.

Jarraitu irakurtzen

bime.org

  • DataEkainak 26
  • Gaia Musika