"Bordari-Satarka" Literatur Lehiaketa 2026

Hondarribiko Udaleko Euskara Zerbitzuak euskararen erabilera bultzatu, idazle berriak sortu, idazteko zaletasuna eta literatur sorkuntza suspertzeko asmoz, "Bordari-Satarka" Literatur Lehiaketaren ekitaldi berri bat deitu du.

Lehiaketa honek bi sari-atal ditu: "Bordari" ipuin-saria eta "Satarka" olerki-saria. Parte hartzeko ondoko baldintzak bete beharko dira: lanek euskaraz idatziak, argitaratu gabeak eta beste inon saritu gabeak izan beharko dute.

"BORDARI" SARIA

Maila: ipuina.

Ipuinak 3 folio izango ditu gutxienez eta 10 gehienez, Arial 12 formatuan eta tarte bikoitzean idatzia.

Hiru sari izango dira:

  • Lehen saria: 1.500 € eta oroigarria
  • Bigarren saria: 1.000 € eta oroigarria
  • Hondarribia saria: 500 € eta oroigarria

Oharra: 300 €-tik gorako sariei % 21 kenduko zaie PFEZrako.

Gaia librea izango da. Lanak orriaren alde batean bakarrik idatziko dira, ordenagailuz eta tarte bikoitza utzita, Arial 12 formatuan. Lehiakide bakoitzak gehienez lan bat aurkez dezake guztira eta idazle bakoitzak ezin izango du sari bat baino gehiago jaso. Hondarribia saria Hondarribian jaioa edota bertako biztanlea denarentzat izango da.

"SATARKA" SARIA

Maila: olerkia.

Olerkiak 50 lerro izango ditu gutxienez eta 150 gehienez, Arial 12 formatuan eta tarte bikoitzean idatzia.

Hiru sari izango dira:

  • Lehen saria: 1.500 € eta oroigarria
  • Bigarren saria: 1.000 € eta oroigarria
  • Hondarribia saria: 500 € eta oroigarria

Oharra: 300 €-tik gorako sariei % 21 kenduko zaie PFEZrako.

Gaia librea izango da. Lanak orriaren alde batean bakarrik idatziko dira, ordenagailuz eta tarte bikoitza utzita, Arial 12 formatuan. Lehiakide bakoitzak gehienez lan bat aurkez dezake guztira eta idazle bakoitzak ezin izango du sari bat baino gehiago jaso. Hondarribia saria Hondarribian jaioa edota bertako biztanlea denarentzat izango da.


Laburrean

  • Epea 2026(e)ko Uztailak 1(e)tik 2026(e)ko Irailak 15(e)ra
  • EntitateaHondarribiko Udala
  • Deialdi-motaSariak eta lehiaketak
  • SektoreaLiteratura
  • JardueraSorkuntza
  • Harremanaeuskara@hondarribia.eus
  • Deialdia OINARRIAK

Fitxa honen asmoa informazioa ematea baino ez da, eta ezin da, inola ere, indarrean dagoen lege-testuaren ordezkotzat hartu. Kulturklikek edukia eguneratzeko eta zuzentzeko eskubidea du, eta ez du horren inguruko erantzukizunik hartuko bere gain.