Euskadiko Irakurketa Publikoko Sareko partaide diren liburutegietako funtsak berritzeko dirulaguntzak (2026)

  • Euskadiko Irakurketa Publikoko Sareko partaide diren liburutegietako funtsak berritzeko dirulaguntzak (2026)

Agindu honen bidez, 2026ko ekitaldirako, Euskadiko Irakurketa Publikoko Sareko liburutegietako funtsak berritzeko dirulaguntzak arautzen dira.

Aurrekontuko zuzkidura

955.000 euro.

Prestazio ekonomikoa

  • 15.000,00 euro, gehienez, liburutegi sortu berriek funts bibliografikoak eskuratu ditzaten.
  • 30.000,00 euro, funtsak hornitzeko Euskadiko Irakurketa Publikoko Sarekoak ez diren baina Euskadiko Liburutegi Sisteman txertatuak dauden liburutegientzako. Atal honetara bideratutako partida eskabide guztien artean banatuko da kopuru berdinetan, eta nolanahi ere, onuradun bakoitzari emandako dirulaguntza ezin izango da 5.000,00 € baino handiagoa izan.
  • 955.000,00 euro, lehendik Irakurketa Publikoko Sarean dauden liburutegiek funts bibliografikoak berritu ditzaten.

Liburutegi sortu berrietarako sortei eta Euskadiko Irakurketa Publikoko Sarekoak ez diren liburutegiei dagokien kopurua agortzen ez bada, soberakina Euskadiko Irakurketa Publikoko Sareko liburutegietako funts bibliografikoak berritzeko erabiliko da.

Azken dirulaguntza ez da inoiz izango eskabidean aurkeztutako aurrekontuaren % 80 baino handiagoa.

Ordainketa-modua

Ordainketa bakar aurreratua, Kultura Sailburuordearen ebazpena argitaratu ondoren.


Laburrean

  • Epea 2026(e)ko Ekainak 30(e)tik 2026(e)ko Uztailak 29(e)ra
  • EntitateaEusko Jaurlaritza
  • AtalaKultura eta Hizkuntza Politika Saila
  • Deialdi-motaDirulaguntzak
  • SektoreaArtxibategiak eta Liburutegiak, Ondarea
  • Deialdia OINARRIAK

Fitxa honen asmoa informazioa ematea baino ez da, eta ezin da, inola ere, indarrean dagoen lege-testuaren ordezkotzat hartu. Kulturklikek edukia eguneratzeko eta zuzentzeko eskubidea du, eta ez du horren inguruko erantzukizunik hartuko bere gain.