Nazioarteko egonaldia L'Aquila Realen (Licenza) 2026

  • Nazioarteko egonaldia L'Aquila Realen (Licenza) 2026

Proiektuak belaunaldien arteko ekintza eta parte-hartzea indartzen du Aniene bailaran, gizarte-lankidetzako eta inplikazioko ekintza artistikoen bidez

L'Aquila Reale Centro d’Arte e Natura di Civitella di Licenza kolektibo artistikoa, kultura-elkartea eta kultura-zentro autogestionatua da, lurralde-sinergia sare zabal bat duena, eta Licenza herrian kokatua dago, Valle dell‘Anienen (Erroma, Italia). Ikerketa eta esperimentazio artistikora, elkartrukera, ikaskuntzara, hausnarketa kritikora eta tokiko praktika eta jakintzen hedapenera bideratuta dago, lurralde- bokazioan, inplikazio komunitarioan, espazio publikoaren birsorkuntzan eta artearen eta zientziaren lengoaien berregitean oinarritua.

Estéticas Transversales 2026

Uharte Zentroak ekoizpen, sorkuntza edo ikerketa artistikorako egoitza bat eskaintzen du lau astez urritik azarora bitartean Licenzan, Italian, Nafarroan jaio edo bizi den artista batentzat.

Nori zuzendua

Edozein alorretako eta prozesu-fasean dagoen proiektu artistiko bat duen pertsona edo kolektiboak.

Iraupena

4 astez urritik azarora bitartean.

Zer eskaintzen da

Ekarpen ekonomikoa
1800 € (dagokionean, BEZ-a barne) ekoizpen eta ordain-sari moduan.

Lekualdaketa
Joan-etorria artistaren bizilekutik Linezara.

Ostatua
Hautatutako pertsonentzat.

Jarraipena
Uharte Zentroko eta L'Aquila Realeren lan-taldearen bitarteko jarraipena.

Egonaldia garatuko den zentroan lan egiteko lekua
Baliabide teknikoak eta teknologikoak barne.

Ebazpen-data

Hautaketa deialdia itxi eta hilabete bateko gehienezko epean jakinaraziko da.

Harremanetarako pertsona

Barezi Uriarte Aramburu (coordinacion@centrohuarte.es).


Laburrean

  • Izena emateko epea 2026(e)ko Ekainak 30(e)tik 2026(e)ko Abuztuak 17(e)ra
  • EntitateaHUARTE Arte Garaikideko Zentroa
  • Deialdi-motaEgonaldiak eta mentoring-a
  • Egonalidaren lekuaNazioartea
  • Egonalidaren iraupena4 aste 2026ko urritik azarora bitartean
  • SektoreaIkusizko arteak
  • JardueraSorkuntza, Ikerketa, Ekoizpena
  • Deialdia OINARRIAK

Fitxa honen asmoa informazioa ematea baino ez da, eta ezin da, inola ere, indarrean dagoen lege-testuaren ordezkotzat hartu. Kulturklikek edukia eguneratzeko eta zuzentzeko eskubidea du, eta ez du horren inguruko erantzukizunik hartuko bere gain.