"Trantsizioak 2026/27" programaren deialdia

Proiektu eszeniko bat buruan eta profesionalizatzeko gogoa? Zabalik dago eskaerak aurkezteko epea: badator "Trantsizioak / Transiciones 2026/27" programaren seigarren edizioa, ideiatik proiektura bidea egiteko.

SEIGARREN EDIZIO honetan, hiru fasetan egingo da:

1. Prestakuntza fasea. Programan sartzeko atea Zuzeneko Kulturako Enpresa Proiektuak Ezartzeko II. Ikastaroa izango da, Bultz-Lan Consulting eta Gazte Enpresarekin elkarlanean antolatua. Ikastaroa doakoa da, metodologia frogatukoa eta orientazio praktikokoa, eta zuzeneko arteen kudeaketa profesionalerako funtsezko gaitasunak lantzen ditu. Online egingo da, 2026ko urrian zehar: 30 ordu, 9 saiotan banatuta, eta gehienez 15 plaza. Gainera, hainbat administrazio-erakunderen aitortza du ikastaroak, eta beste laguntza publiko batzuetarako zubi gisa balio dezake.

2. Hautaketa. Ikastaroa gainditzen dutenen artean, garapen kontzeptualeko fasean dauden bi ekoizpen eszeniko proiektu hautatuko dira (antzerkia, dantza, performancea, zirkua, magia edo antzeko beste diziplina batzuk). Hautaketa pitching baten bidez egingo da, 2026ko azaroaren 9tik 12ra bitartean. Eskaera orok arte eszenikoen sektoreko ibilbide aitortua duen profesional baten abala izan beharko du; pertsona horrek mentore lanak egingo ditu prozesu osoan zehar.

3. Laguntza fasea. Hautatutako bi proiektuek beren proiektuaren prototipo edo memoria bat garatuko dute 2027an zehar (30 segundoko teaser ikus-entzunezkoa barne), Eusko Jaurlaritzaren Ekoizpen Eszenikorako Dirulaguntzetara (Produkzioak I) aurkezteko helburuarekin. Horretarako, honako hauek jasoko dituzte:

  • Laguntza dirulaguntza-eskaera prestatzeko eta defendatzeko, balorazio-epaimahaiaren aurreko aurkezpena barne.
  • 600 €, prototipoa eta teaserra egiteko gastuetarako.
  • Harrobiako entrenamendu-gunearen doako erabilera, gehienez 10 egunez, bi alditan banatuta.
  • Tarifa hitzartua teknikadun entseguetarako, dirulaguntza lortu ostean proiektuak ekoizpenarekin jarraitzen badu.

Programa zuzeneko arteetako etorkizuneko kudeatzaile eta artistei zuzenduta dago, enpresa-jardunean hasten ari direnei. Prestakuntza eta laguntza programa bat da, beraz, garapen profesionala bilatzen dutenentzat pentsatua, ez esparru ez-profesionalean jarraitzeko asmoa dutenentzat. Trantsizioak-ek mentoretza sustatu nahi du, ezagutza transmititzeko eta profesional adituengan aurki daitekeen esperientzia baliagarria helarazteko teknika emankor gisa. Eta proiektu baten hazi-unean egiten du: finantzaketa bilatu eta ondorengo ekoizpen exekutiboa planifikatu aurre-aurreko unean, hain zuzen.

Informazio gehiago


Laburrean

  • Epea 2026(e)ko Uztailak 7(e)tik 2026(e)ko Uztailak 22(e)ra
  • EntitateaHarrobia
  • Deialdi-motaParte-hartzerako deialdia
  • SektoreaArte eszenikoak
  • JardueraPrestakuntza, Kudeaketa eta kudeaketarako laguntza
  • Deialdia OINARRIAK

Fitxa honen asmoa informazioa ematea baino ez da, eta ezin da, inola ere, indarrean dagoen lege-testuaren ordezkotzat hartu. Kulturklikek edukia eguneratzeko eta zuzentzeko eskubidea du, eta ez du horren inguruko erantzukizunik hartuko bere gain.