Jaime Rodríguez Salís bekak Oiassoren kultura ondarearen ikerketa eta zabalkundea sustatuko ditu

  • Jaime Rodríguez Salís bekak Oiassoren kultura ondarearen ikerketa eta zabalkundea sustatuko ditu

  • Arkeolan Fundazioak Gipuzkoako Foru Aldundiaren eta Irungo Udalaren laguntzarekin antolatu duen deialdiak 12.000 euroko zuzkidura izango du

Irungo Oiasso Museoak Jaime Rodríguez Salís kultura ondarea ikertzeko beka berria aurkeztu du gaur goizean. Ekimena Arkeolan Fundazioak bultzatu du, Gipuzkoako Foru Aldundiko Kultura Departamentuaren eta Irungo Udalaren laguntzarekin.

Aurkezpenean izan dira Goizane Álvarez Kultura diputatua, Cristina Laborda Irungo alkatea, Aizpea Goenaga Oiasso Museoko zuzendaria eta Diego Rodriguez, Jaime Rodriguez Salísen semea.

Beka Jaime Rodríguez Salísen ibilbidea eta ekarpenak aitortzeko sortu da, hark aurkitu baitzituen Oiasso erromatarren garaiko antzinako hiriaren lehen aztarnak, 1969an. Haren ikerketak funtsezkoak izan ziren erromatarrek utzitako ondarea ezagutzeko eta Iruni eta Bidasoa eskualdeari buruzko kontakizun historiko berri bat eraikitzeko.

Jaime Rodríguez Salís bekaren deialdia urtero egingo da, eta ondare historiko, arkeologiko, artistiko, etnografiko, antropologiko eta bibliografikoarekin eta Oiassorekin lotutako artxibo eta museoekin zerikusia duten gaiak ikertzera eta zabaltzera bideratuta egongo da.

Jarraitu irakurtzen


  • DataUztailak 8
  • Gaia Ondarea