Uxue Alberdi Estibaritzek irabazi du 42. Basarri Bertsopaper Saria

  • Uxue Alberdi Estibaritzek irabazi du 42. Basarri Bertsopaper Saria

Uxue Alberdi bertsolari eta idazlearen bertso sorta izan da 42. Basarri Bertsopaper Lehiaketaren sariduna. Epaimahaiak aho batez erabaki du "Autoan" bertso sorta saritzea.

Uxue Alkorta, Nahikari Gabilondo eta Andoni Egaña aurtengo sariaren epaimahaikideek honako hitz hauekin arrazoitu dute Alberdiren lana: "azken urteetan ikusi dugun neurri handitik txikirako aldaketaren joerari eutsi dio aurtengo lan irabazleak, eta kontakizunari erritmo arina eta atsegina eman dio horrek. Protagonistaren bizitzako etapak deskribatzeko autoak baliatu ditu elementu nagusi gisa, elementu oso konkretuen bidez, eta bere deskribapenarekin, irakurlea garai haietako bakoitzean kokatzen asmatu du. Gaia lantzeko modu berezia eta originala iruditu zaigu, eta oso maila oneko sorta osatu du".

Jarraitu irakurtzen


  • DataUztailak 8
  • Gaia Arte eszenikoak, Literatura