Ikus-entzunezkoen arloan proiektuak garatzeko dirulaguntzak: film luzeak (2026)

  • Ikus-entzunezkoen arloan proiektuak garatzeko dirulaguntzak: film luzeak (2026)

2026ko ekitaldian zehar edozein hedabidetarako edo edozein euskarritarako film luzeak garatzeko dirulaguntzak emateko deialdia egin eta horretarako baldintzak ezartzen dira.

Honako hau joko da "proiektuen garapentzat": ikus-entzunezko ekoizpen baten prestaketa eta diseinua, produkzio-fasearen beraren aurretik egin behar diren operaziotan zentratua eta 2026 eta 2027 urteetan zehar egingo direnak.

Film luzetzat hartuko da ikus-entzunezko lan bat, fikziozkoa, animaziozkoa edo dokumentala izan eta hirurogei minutu edo gehiagoko iraupena duena eta zinema-aretoetan, plataformetan edo telebistetan komertzialki ustiatzeko erabiltzen dena.

Deialdi honetatik kanpo geratuko dira:

  • Film laburrak.
  • Kultura eta Hizkuntza Politika Sailaren gidoi zinematografikoak sortzeko 2026rako laguntza-deialdira aurkezten diren proiektuak.
  • Eskabidea aurkezteko unean filmatzen hasiak diren proiektuak.
  • Telebistarako edo plataformetarako programak (talent show-ak, lehiaketak, reality show-ak, streaming, influencer edo youtuber serieak, etab.).
  • Telebista plataformen edo telebista kanalen laguntza edota garapen kontratua lortu duten proiektuak.

Aurrekontuko zuzkidura

325.000 €.

Prestazio ekonomikoa

Gehienez ere, laguntzen zenbatekoa ezin izango da hogei mila (20.000) eurotik gorakoa izan, hogeita bost mila (25.000) euskarazko proiektuetan, fikzioaren eta dokumentalaren kasuan. Eta ezin izango da hogeita hamabost mila (35.000) eurotik gorakoa izan, edo berrogei mila (40.000) euskarazko proiektuetan, animazioaren kasuan.


Laburrean

  • Epea 2026(e)ko Uztailak 10(e)tik 2026(e)ko Irailak 4(e)ra
  • EntitateaEusko Jaurlaritza
  • AtalaKultura eta Hizkuntza Politika Saila
  • Deialdi-motaDirulaguntzak
  • SektoreaIkus-entzunezkoa
  • JardueraSorkuntza, Ekoizpena
  • Deialdia OINARRIAK

Fitxa honen asmoa informazioa ematea baino ez da, eta ezin da, inola ere, indarrean dagoen lege-testuaren ordezkotzat hartu. Kulturklikek edukia eguneratzeko eta zuzentzeko eskubidea du, eta ez du horren inguruko erantzukizunik hartuko bere gain.